|
Epai-arauak
2. Gaiari dagozkion irizpideak
3. Hizkerari dagozkion irizpideak
4. Neurriari dagozkion irizpideak
5. Errimari dagozkion irizpideak
|
2.- GAIARI DAGOZKION IRIZPIDEAK 2.1. Gaiak logika baten barruan eskaintzen dituen bide guztiak dira onargarri bertsoan. Bertsolari bat gaiaren globaltasunean kokatuko da, beste batek ñabardura edo xehetasunen bati helduko dio... baina guztiak izan litezke bide egokiak. 2.2. Jartzen zaion gaia eta komunikazio-ekintza garatzen den inguru-egoeraren arabera, zilegi da, denbora eta espazio aldetik, errealitatea eta fikzioa elkartzea. 2.3. Bestalde, baloratu egingo da gaia zabaltzea, zehaztea, datu berriz hornitzea. Eta ez da ontzat joko gaitik kanpora nabarmen aritzea. 2.4. Ofiziotako lanean, oso positibotzat joko da elkarren argudioei jarraitu eta erantzutea; beti ere gaiaren barruan noski.
2.5. Ofizioa emanda ari direla bertsolari-lagunak bere rola oker
hartzen badu, meritutzat joko da hurrengo bertsoaren bidez gaira
itzularaztea. Esan gabe doa hariari ahalik eta azkarren heltzea 2.6. Topikoen gehiegizko erabilera ez da ontzat joko. Norberaren nahiz beste inoren bertsoa aipatzea, ordea, zilegi da, egoki eta propio sartuz gero. 2.7. Bertsolaritza jendaurreko jarduna da; beraz, ez dira txartzat joko entzuleei, giroari nahiz gaiari buruzko erreferentzia erretorikoak. 2.8. Bertso bakoitzaren puntutik punturako lotura (kohesioa) eta bertsoen elkarrekiko osagarritasuna aintzakotzat hartu beharrekoak dira. 2.9. Emandako gai edo ofizioaren araberako erregistroa (hitanoa, berorika, pasotena, aitona-biloba artekoa, kultua-herrikoia...) erabiltzea oso positibotzat joko da. |