|
Epai-arauak
2. Gaiari dagozkion irizpideak
3. Hizkerari dagozkion irizpideak
4. Neurriari dagozkion irizpideak
5. Errimari dagozkion irizpideak
|
4.- NEURRIARI DAGOZKION IRIZPIDEAK 4.1. Edozein neurri-motatako bertsoak lor ditzake, berez, 10 puntu. 4.2. Hala ere, epaimahaiak kontuan hartuko du aukeratutako edo ezarritako bertso motaren zailtasuna, onerako nahiz txarrerako. 4.3. Zortziko txikiaren neurria 7/6 silabakoa da, eta hor errenditu behar du, nahiz eta zenbait doinuk beste neurri batzuetarako bidea eman. 4.4. Etena doinuaren arabera egin behar da. Batzuetan derrigorrezkoa izango den bezala, zenbait doinutan ez da beharrezkoa izango. 4.5. Ez da zuzena lerrotik lerrorako gunean hitza puskatzea:
4.6. Hitz betegarriak ez dira egokiak, garbi-garbi neurri-arazoen konpontzaile direnean. 4.7. Dieresiak, diptongo hausketak (ga-ur, se-i, na-u...), ez dira ontzat emango. 4.8. Sineresiak, hiato desegitea (ba-goaz, zu-ek,...) ez dira ontzat emango. Hala ere, tradizio handia dutenak onar litezke, lizentzia moduan: joan, behar... 4.9. Sinalefa beti libre izango da: gure izakera...
|