Epai-arauak

 

Hitzaurrea

 

1. Orientabideak

 

2. Gaiari dagozkion irizpideak

 

3. Hizkerari dagozkion irizpideak

 

4. Neurriari dagozkion irizpideak

 

5. Errimari dagozkion irizpideak

 

6. Denbora eta erritmoa

 

7. Beste

5.- ERRIMARI DAGOZKION IRIZPIDEAK

5.1. Bertsoaren puntu-amaierako hitzek (oinek) elkarrekin behar duten hoskidetasuna da errima.

5.2. Oina deitzen zaio puntu bakoitzaren bukaeran doan hitzari, eta oinek errimatu egin behar dute.

5.3. Oin bakoitzeko azken silaba bera edo beretsua denean gauzatzen da errima. Silaba horiek ez dute berberak izan beharrik; aski da kontsonanteak hoskideak eta bokal berbera izatea, esate baterako: lege, hobe, pare, daude. Dena den, azken aurreko silabako bokala bat bera baldin bada, errima hobea izango da, noski: lege, trebe, ere...

5.4. Hauexek izan daitezke errima on samarra lortzeko, kontsonante hoskideen eta beste zenbait jakingarriren inguruan kontuan hartzeko arau eta azalpenak:

5.4.1. Kontsonante hoskideak:

a) B-D-G-R

algara

atera bira albora ardura
baba batera dira nora hura
gara greba erdira igo da ura
bolada sega ari da gora duda
hala da hobe da tira boda muga
....        

bare

errege lankide kolore
gabe fede bide dotore
sare lege senide lore
xuabe ere nire hobe
labe bere hire ohore
....      

ari

segi hori negu dugu
kantari ageri inori eredu helburu
arnari neri gori zeru zaitugu
gari begi hilobi erregu inguru
....        

Beraz, azken aurreko silabako bokalak ere errimatzea komeni da. Dena dela, beste hauek ere onak dira: gabe/hobe, ageri/ixuri, negu/sagu, algara/langa, eredu/heldu.

b) P-T-K

zarata

beta jarrita bota uka
patata eta barrika jota galduta
bata arreta tripa nota burruka
data tarteka apika joka maluta
....        

ate

bete ote dute erabaki
kate daiteke dote nuke kezkati
alkate neke bote truke daki
jotake egiteke tope bertute aitzakia
......        

Baina beste hauek ere onak dira: patata/galanta, nuke/bete,
eduki/zapi, zapo/txarto, batu/hartu, alkate/ote...

c) L

epela

odola angula azala
bestela inola dugula dezala
gaudela gola tipula berehala
ustela axola sekula makala
.....      
bale talo
zale txalo
eskale erregalo
dale! auskalo

Beste hauek ere onak dira: tartalo/lelo, eskale/bele,
sekula/burla...

d) IL

bila tasailalo
mutila zaila
pila maila
dadila abaila

e) M-N

ama

dena ona eguna
esana izena broma laguna
zama pena gizona ezaguna
lana dena egona duguna

Onak: komeni/ipini, honi/eskaini.

f) IN

egina

baino mingaina
ezina laino gaina
bagina oraindaino liraina
mina haraino gaztaina

g) S-Z-X

erreza

ihesi oso usu goza
babesa hezi eroso duzu poza
beza hesi gozo musu arrosa
promesa merezi zozo .. osa
....        

lazo

izu hasi
akaso dakizu hazi
paso mukizu galarazi
eraso zaizkizu ikasi
....    

Onak: ihesi/guzi, oso/akaso, hasi/merezi...

h) TS-TZ-TX

antza

hitza etzi hutsa
dantza bizitza etsi kamutsa
zalantza bitza hemeretzi putza
esperantza murritza .. bilutsa
....      

hotza

atzo baratza
bihotza atso erratza
zorrotza .. latza
gorotza .. akatsa
...    

Onak: latza/esperantza, etsi/hautsi, atzo/otso...

i) RR

zaharra

ederra gogorra elurra
bakarra okerra zilborra zakurra
baldarra alferra gorra beldurra
arra xerra zorra apurra
....      

jarri

barre larru
ekarri batzarre barru
elkarri arre esparru
sarri .. ..
....    

Onak: jarri/berri, larri/neurri, barre/urre...

OHARRA: RR ubularea
Iparraldekoek, bere ahoskeran, "rr" ubularea egiten dutenez, oso hurbilekoak dira haientzat R eta RR. Beraz, Iparraldeko bertsolariek horiek ere hoskidetzat jotzea eta erriman elkarrekin erabiltzea normaltzat hartu behar da.

5.4.2 Diptongoak: au, ai, eu, ei, oi, ou.

Diptongoak berez nahikoa indarra baduenez, ez du aurreko kontsonanteak errimatu beharrik. Esate baterako:

Diptongoak berez nahikoa indarra baduenez, ez du aurreko kontsonanteak errimatu beharrik. Esate baterako:

gai

sasoi nau
zai morroi lau
alai jipoi hau
lasai peoi gau

5.4.3. L, N, R, S, Z, X, TS, TZ, TX, K kontsonantez bukatzen diren hitzek aski dute aurreko bokalaren berdintasuna. Esate baterako:

berez

nator dakar min
legez jator behar ezin
mesedez gogor indar egin
nekez inor baldar berdin


5.4.4. Errima erraza. Errima erraza dela esaten da:

a) -a, -ak mugatzaileak; deklinabideko erlazio-atzizkiak (-an, -ra, -tik, -rekin... ), atzizki (-garri, -tasun, -keria, -tsu, -pe, -tzea...) eta zenbait menderagailu (-ela, -gatik...) errima gisa erabiltzen direnean. Kasu horietan, aurreko silabak ere errimatu egin behar du; bestela, nahiko errima erraza litzateke.

bizartsu

ardiak atzetik agertzea laburtu
indartsu erdiak etxetik aspertzea agurtu
behartsu mendiak kotxetik aztertzea egurtu
gihartsu ipurdiak eltzetik .. ..

b) Errimak aditz-formei esker ugaltzen direnean; esate baterako, pertsona aldaketak:

dago

nuen
hago genuen
nago zenuen

c) Zenbait hitz-atzizki (nahiz eta erdi ihartuak izan) erabiliz sortutako hitz elkartu eta aditz lokuzioez baliatzean; adibidez:

alde egin

antzeman gabonak
hots egin atzeman zorionak
hitz egin harreman gizon onak
huts egin eskua eman ..
....    

zoritxarra

topaleku
eguraldi txarra pilotaleku

d) Sinonimoak direnean: garrantzia /inportantzia


5.5. Akatsak.- Akatsak dira potoa, laburdurak eta errimatzeagatik beste zenbait lizentziaz baliatzea.

5.5.1. Potoa.- Bertso berean oin bera errepikatzea da poto egitea. Hitz homonimoak (forma bera baino esanahi desberdina dutenak) salbuespen dira. Adibidea: eskutik heldu / herrira heldu, bertso berriz / etorri berriz.

Potoaz baino potoez hitz egiteari egokiago deritzogu; ez baita berdin lapsus baten erruz egindakoa, hau da, hitz bat pentsatu eta beste bat esatea (garbi ikusten denean) eta bertsoak alde egin eta ezinbestez sartutakoa.

Bestalde, aditz laguntzaile monosilaboak (da, du, naiz, dut...) eta zenbaki monosilaboak (bat eta bi) ez dira poto, baldin eta aurreko hitzek errimatzen badute. Bestela bai. Beraz, "gazte bi" eta "aste bi", oso baliabide aberatsa izango ez bada ere, ez da poto. Ezta "hartu du" eta "sartu du" ere.

5.5.2. Laburdurak: akatsa da, errimatzeko, laburduraz baliatzea; adibidez:

..
PUNTUAK
EZDIRA
EZTIA
MEZETARA
MEZETAA
KALERA
KALEA

5. 6.- Azken gogoeta. Bertsoan errimak duen garrantzia ukaezina da. Hala ere, kontuan hartzeko irizpideak dira honako hauek:

5.6.1. Ez da komeni orrazi estuegia erabiltzea, ideia, argudio eta eduki edo mezuaren kaltetan baldin bada.

5.6.2. Errima ez da inoiz soilik aztertuko, bertsoaren barruan baizik: errima onarekin bertso traketsa molda daiteke, eta alderantziz.

5.6.3. Errimakeriatan ibiltzea ez da batere sarigarria izango. Edukia da garrantzizkoena. Errimaren menpe bertsoa baino hobe da, errima edukiaren menpe.