Epai-arauak

 

Hitzaurrea

 

1. Orientabideak

 

2. Gaiari dagozkion irizpideak

 

3. Hizkerari dagozkion irizpideak

 

4. Neurriari dagozkion irizpideak

 

5. Errimari dagozkion irizpideak

 

6. Denbora eta erritmoa

 

7. Beste

7.- BESTE

7.1. Bertsoaren "arima" bukaerako arrazoia da. Aurretiko beste puntuek ere, bai elkarrekin eta bai azken horrekin, ongi uztartuak izan beharko dute; pieza bakarra osatzen dutela, alegia, nahiz ideia nahiz joskera aldetik. Alabaina, horrek ez du esan nahi beti lotura sintaktiko garbia egon behar duenik.

7.2. Bertsolari baten estilo edo estereotipoak izan lezakeen eragina saihestu eta bertsoa bera epaituko da, inolako balio erantsirik gabe.

7.3. Doinu eta kantaera egokiak badu bere xarma, eta ondorioz, baita eragina ere.

7.4. Testua ez ezik, testuingurua ere kontuan hartuko du juratuak bertsoa epaitzerakoan. Ez baita bertsolariak zer esan duen soilik, baita NOIZ, NON, NORI eta ZERGATIK esaten duen ere.