EGILEAK

 

SARRERA

 

I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR

1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea

2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean

3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak

3.1. Ikusgarri edo saio publikoa

3.2. Sariketa eta txapelketa

3.3. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola

3.4. Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa

3.5. Hedabideetako azpi-generoa

 

II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN

 

III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA

 

IV. MARKO TEORIKO BERRI BAT

3.5 Hedabideetako azpi-generoa

Bertsolaritzak ikus-entzunezko hedabideetako azpi-genero gisa ere badu bere tokia, irrati eta telebistako programa berezien bidez. Nagusiki bertso-saioetako grabazioak hedatzen dituzten astean behingo programak dira, bilduma komentatuak eskaintzen dituztenak. Jarduera honek tradizio luzeagoa du irratietan, 30 urte baino gehiago dira bertsoak irratiz zabaltzen direla. Telebista duela 10 urte hasi zen frogak egiten. Gaur egun, Euskal Telebistak astero antenaratzen duen Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko programa klasiko bilakatua da dagoeneko.

2000. urteko datuak
2000. urteko datuak

Bertsozale Elkarteak honela definitu zituen 1998an bertsolaritza hedabideetan emateak bete behar dituen helburuak:

Bertsogintzaren jarduna hedatzea
—Telebistak sor dezakeen saturazio-mugaz jabetuz
—Plazarik plazako bertsogintzari lehentasuna eman, telebistakoaren morroi bihur ez dadin.

Bertsozaletasuna landu
—Bertsogintzari buruzko jakintza kritikoa bultzatuz, iruzkin eta kritika-produkzioaren bidez
—Programak zaleak bertso kontuetan hezteko baliatuz

Bertsogintzaren aniztasuna islatzea
—Lurraldetasunari dagokionez
—Mailei dagokienez (elitearen jarduna soilik emateke)
—Belaunaldiei dagokienez
—Gaiei dagokienez (alde politiko eta satirikoak zentsuratzeke)

Bertsogintzaren erakarmen eta prestigioa bultzatzea
—Emanaldien duintasun eta kalitatea zainduz

Bertsolaritzaren mugimendu soziokulturala ere islatuz
—Bertsolaritzaren mugimenduaren berri jasoz
Bertso-eskolen errealitatea azalduz
—Bertsozale elkartearen kultur proiektua agertuz
—Bertso-paperei eta bertsolaritzaren historiari tartea eginez

Esperimentatzea. Bertsolaritzaren eta ikus-entzunezko nahiz entzunezko hedabideen arteko sinbiosian esperientziak egitea, irekitzen ari den alor baten aurrean gaudela oharturik.