|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR 1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea 2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean 3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
|
2 Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean
Ikerketak dio hiru zirkulu konzentrikotan bana daitekeela bertsotarako zaletasuna euskal komunitatean. Zirkulurik zentralenean, gunerik zaletuenean, badago aski masa kritiko bertsolaritzarako agenteen etorkizuneko harrobia ziurtatzeko (bertsolari, gai-jartzaile, kritiko, epaile, irakasle, antolatzaile, bertsozale engaiatu). Bada, beraz, kultur jardun honen etorkizuna segurtatuko duen muina.
Euskararen komunitatearen baitan gaur egun bertsolaritzak duen sustraitze-maila ez da kasualitatez sortua. Batetik, badu oinarri historikoa, bertsolaritzak euskal herrietan duen tokia ez da oraingoa. Baina, bestetik, azken 25 urteotan bertsolari belaunaldi batek bertsogintza odolberritzeko egin duten ahaleginaren emaitza ere bada, eta, batez ere, azken 15 urteotan bertsolaritza kolektibo bezala gidatu duten bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza. |