|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR 1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea 2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean 3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak 3.1. Ikusgarri edo saio publikoa 3.3. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola 3.4. Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa 3.5. Hedabideetako azpi-generoa
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
|
3.1 Ikusgarri edo saio publikoa Gaurko bertsolaritzaren maila gorena, erdigunea, ikusgarri edo ikuskizun moduan duen adierazmaila da. Urtero 1200 bertso-saio inguru antolatzen dira euskararen geografian zehar. Saio hauek ez dute denek formaltasun maila bera: hirietako zinematoki edo antzokietatik hasi eta herriko jaietako plazako saioetaraino doaz, pilotalekuetako saioetatik eta bertso-afarietatik pasata. Emanaldi hauetan gutxienez bi bertsolarik eta gehienez zortzik hartzen dute parte, antolatzaileek horretan diharduten 100 bertsolari ingurutik aukeratuta(nahiz eta deituenak 20 inguru izango diren).
Deituenak diren bertsolarien adina Maialen Lujanbio gazteenaren 25 urte eta Joxe Agirreren 71 artekoa da. Bertsolari multzorik trinkoena 30 eta 45 urte bitartean dagoen belaunaldiak osatzen du une honetan. Bertsolaritzaren jendaurreko saio hauen artean hainbat mota bereiz ditzakegu:
Gai-jartzaile
batek gidatutako emanaldia.
Bi edo hiru
bertsolariren arteko saio librea, hasi eta buka bertsolariek berek gidatzen
dutena aipatu beharreko gaiak proposatzen dituen gidaririk gabe.
Mahai ondoko
emanaldia, espresuki horretarako antolatzen diren otorduen ondoren. Bestelako
ospakizunetako saio osagarriak: hiletak, ezkontzak, inaugurazioak, ekitaldi
politikoak, omenaldiak, beste hainbat gizarte ekitaldi… Formatu berriak:
bertso-tramak (gidariak proposatzen duen nolabaiteko antzerki-gidoi bat
garatuz egiten den bat-bateko saioa), eta saio esperimentalak (gai bakar
baten inguruko monografikoak, musikak lagunduta egindakoak… . |