EGILEAK

 

SARRERA

 

I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR

1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea

2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean

3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak

3.1. Ikusgarri edo saio publikoa

3.2. Sariketa eta txapelketa

3.3. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola

3.4. Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa

3.5. Hedabideetako azpi-generoa

 

II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN

 

III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA

 

IV. MARKO TEORIKO BERRI BAT

3.2 Sariketa eta txapelketa


Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da. Puntuaketa baten bitartez sariak banatzen dituen epaimahai baten aurrean lehiatzen dira bertsolariak. Sariketa eta txapelketa hauek haur mailan, gazte mailan, bailaraka nahiz herrialdeka jokatzen dira eta lau urtez behin antolatzen den bertso lehiaketa gorena da denen gailurra, Euskal Herriko Txapelketa Nagusia.

Bat-bateko lehiaketa eta txapelketak

Bertsolari Txapelketa Nagusia, finala, Anoetako Belodromoa 1997-12-14 Argazkia: A. Gonzalez de Kintana / Iturria: Bertsolari Aldizkaria