|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR 1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea 2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean 3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak 3.1. Ikusgarri edo saio publikoa 3.3. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola 3.4. Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa 3.5. Hedabideetako azpi-generoa
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
|
3.3 Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola Bertsolaritzaren beste adierazmaila bat talde-jolasa da, tokian-tokiko bertso-eskoletan garatzen den ahozko jardun ludikoa. Jardun informalagoa da, sagardotegi, ostatu eta baserrietan tradizio luzea duena eta gaur egun hiri eta herrietan berariaz sortzen diren talde edo bertso-eskoletan egiten dena. Bertsolaritzaren adierazpenik espontaneoena da berau, eta, beste aldetik, bertsolaritzaren biharko eragileak sortuko dituen oinarrizko egitura. Bertso-eskola esaten denean ez da ulertu behar nagusiki akademia modura, pedagogia funtzioaz gain sarritan eta bereziki talde-bertsotarako guneak izaten baitira ezer baino lehen. Izaera ezberdineko bertso-eskolak ditugu, hala ere: batzuk informalagoak, besteak etorkizuneko bertsolariak zailtzeko eta trebatzeko asmo zehatzagoarekin jokatzen dutenak. Nolanahi ere, hezkuntza arautuan egiten den bertsolaritzaren irakaskuntzatik haratago, gune hauek bat-bateko bertsogintza taldean lantzen eta gozatzen dute, eta bertsolaritzaren inguruko beste hainbat jardun garatzen dituzte.
|