|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR 1. Bertsolaritzaren kokapena: euskararen komunitatea 2. Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean 3. Egungo bertsolaritzaren adierazmailak 3.1. Ikusgarri edo saio publikoa 3.3. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola 3.4. Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa a) Pertsonaren gaitasunen garapena b) Ikaslea kultur ondarean txertatzea c) Hizkuntza gaitasunen lanketa osagarria d) Musika gaitasunen lanketa osagarria 3.5. Hedabideetako azpi-generoa
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
|
3.4 Irakaskuntza orokorreko eduki eta ariketa 1981 urtean
lehen pausoak ematen hasita, nagusiki azken 15 urteotan lehen eta bigarren
mailetako irakaskuntza orokorrean sartu da bertsolaritza. Ez da orokorra
baina bai aski hedatua bertsolaritza hizkuntza edo literaturaren irakaskuntzarako
eduki eta osagarri bezala erabiltzea. Saiakera eta esperientzia asko egin
izan dira, batzuetan irakasleek bakarka eramanak, beste batzuetan Ikastolen
Elkarteetan edota beste eskola-sareetan bereziki gai hori koordinatzeko
profesionalen eskutik eginak. Material didaktiko sorta nahiko zabala bada
dagoeneko argitaratua (liburu formatuan, kasetetan ala hizkuntza lantzeko
testu-liburuetan eduki edo ariketa osagarri gisa). Une honetan eskolako
hizkuntza formakuntzan bertsolaritzak egin dezakeen ekarpenari buruzko
planteamendu pedagogiko berriak garatzen ari dira, batez ere belaunaldi
berrietan nabari diren ahozko adierazpeneko hutsuneak betetzera bideratuak. Edonola ere, bertsolaritzak hezkuntzan egin dezakeen ekarpenaz eta euskal ikasleen oinarrizko curriculumean txertatzeaz egin beharreko oinarrizko hausnarketa, prozesuan dago oraindik. Argitalpen honetan hausnarketa horren zertzelada batzuk aurrera ditzakegu. Bertsolaritzaren ekarpen bideak oinarrizko curriculumean:
|