|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN 1. Hainbat ezaugarri iradokitzaile 2. Zer kantatzen du bertsolariak? 3. Orekak eta erronkak. Zertarako dira sustraiak? 3.1. Norbere tradizioaren balioak aintzatetsi 3.3. Garatzearen arriskua hartu
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
|
3.3 Garatzearen arriskua hartu Bertsolariek,
eta orokorki mugimendu honetan engaiatu direnek, gune eta formatu berrietan
saiatzearen alde jokatu dute, telebistan sartzearen alde, bertsolaritzak
orain arte ukitu ez zituen forma eta eremuak bilatzearen alde. Honek hainbat kontraesan, arrisku eta distortsio ekarri ditu. Distortsio horien aurrean adi egoteko jarrera izan du, neurri batean, bertsolaritzaren mugimenduak. Adibidez, asteroko antologia biltzen duen audientzia dezenteko programa batekin telebistan sartzea bertsozaletasuna hedatzeko energia handia da. Baina energia horrek energia nuklearraren ezaugarriak izan ditzake: bere indarragatik, hain zuzen, arrisku handiak ditu, nola erabiltzen den kontrolatu ezean. Audientzia handiak bertsolarien izena eta mailaketa erregulatzeko bide nagusi bilaka dezake telebista. Edo antologiak egiterakoan telebistak dituen ikus-entzunezko arauen baldintzek bertsolaritzaren pertzepzioa alda dezakete. Edo komunikazio zuzenak, feedbackak, balekotasunak, izaera partehartzaileak eta ezaugarri interesgarri funtsezkoek indarra gal dezakete. Arriskuak
asko dira, eta kezkagarriak. Zalantza eta kontraizanen artean, 2001. urtean bertsolaritzaren errealitatea interesgarria dela esan daiteke, maila ezberdinetako adierazleei so eginda: emanaldien kopurua eta kalitatea, inprobisazioaren benetakotasuna, antolaketa gaitasuna, harrera soziala, sortzaile gazteen eraberritzea, eskolako zabalkundea.
|