EGILEAK

 

SARRERA

 

I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR

 

II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN

1. Hainbat ezaugarri iradokitzaile

2. Zer kantatzen du bertsolariak?

3. Orekak eta erronkak. Zertarako dira sustraiak?

4. Garapenaren lau gako

4.1. Autokonfiantzazko jarrera

4.2. Belaunaldien transmisioa

4.3. Antolakuntza autoeratua: Bertsozale Elkartea

 

III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA

 

IV. MARKO TEORIKO BERRI BAT

4.2 Belaunaldien transmisioa

Bertsolaritzaren mugimenduak azken bi hamarkada hauetan belaunaldi gazteenganako transmisioaren aldeko apustu nabarmena egin du. Bertsoa sustatzeko ekintza guztiek etengabe izan dute gogoan bertsolari gazteei bideak ematea.

Bertsolaritza irakaskuntzan txertatzeko lan handia egin da azken hogei urteotan. Bertso-eskola eta bertso-talde berriak sustatu dira. Eta, batez ere, aurrera joateko gaitasuna erakutsi duten gazteei arreta berezia jarri zaie. Horrekin guztiarekin entzule gazteen artean zaletasuna ere finkatu egin da, bertsolariek (batzuk eurak bezain gazteak) beren kezka eta gustuei erantzuten dietela ohartzen baitira. Ereindako haziak fruituak eman dituela esan liteke.

2001eko Bertsolari txapelketa Nagusiko bertsolari parte hartzaileak eta bertso-eskolarekiko harremana:

2001eko Bertsolari txapelketa Nagusiko bertsolari parte hartzaileakKultur-adierazpen askoren ohiko ezaugarrietako bat da belaunaldien arteko haustura, eta bertsolaritza ere ez dago joera horretatik kanpo. Hala ere, esan liteke transmisioa hausturari gailendu egiten zaiola bertsolariengan. Izan ere, bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute. Horretan guztian, zaharren edo zaharragoen esperientziak balioa du gazteagoentzat. Bertsolarien artean ohikoa eta benetakoa da beteranoenganako errespetua, nagusiak erreferentzia izatea gazteagoentzat. Sortzaileen artean belaunaldi arteko hartu-eman interesgarri bat bada, gorabeherak gorabehera.

X.Zeberio, A.Sarriegi, J.Munduate eta Maņukorta
X.Zeberio, A.Sarriegi, J.Munduate eta Mañukorta Iturria: XDZ