EGILEAK

 

SARRERA

 

I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR

 

II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN

1. Hainbat ezaugarri iradokitzaile

2. Zer kantatzen du bertsolariak?

3. Orekak eta erronkak. Zertarako dira sustraiak?

4. Garapenaren lau gako

4.1. Autokonfiantzazko jarrera

4.2. Belaunaldien transmisioa

4.3. Antolakuntza autoeratua: Bertsozale Elkartea

a) Erakundearen ezaugarri orokorrak

b) Bertsogintza eta bertsolaritza: sorkuntzaren esparrua eta antolaketaren esparrua

c) Bertsolaritza kultur proiektuaren ardatzak

d) Bertsolaritzaren autoeraketa: gizartegintza modu bat kultur arloan

e) Kanpo-harremanetarako politika

 

III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA

 

IV. MARKO TEORIKO BERRI BAT

4.3 Antolakuntza autoeratua: Bertsozale Elkartea

Liburu honetan deskribatzen den mugimendu hau guztia posible egin duen giltza Bertsozale Elkartearen sorrera izan da. Beronek bildu du bertsolaritzaren inguruko mugimendua eta maila guztietan sustatu du kultur jardun hau.

Izan ere, antolatzeko bide berezi bat hartu zuen bertso munduak 1986 inguruan. Hain zuzen ere horixe: bere burua antolatzeko erabakia, autoeratzeko erabakia. Bertsolaritzaren geroa kanpoko faktoreen esku utzi gabe, bertsolaritzan hala edo hola inplikaturik sentitzen direnen elkargunea sortu eta proiektu baten inguruan lan egitea izan du ipar. Hitz gutxitan laburbiltzen da bere proiektua: bertsolaritza biziberritzeko oinarriak jartzea.