|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai 3.1. Temako saioetarako estrategia nagusiak 3.2. Bigarren adibidea: "Langilea eta etxekoandrea" 3.3. Hirugarren adibidea: "Energia eolikoari buruzko eztabaida" 3.4. Gairik jarri gabeko binakako saioak
|
3 Temako
jarduna, bertsolaritzaren sustrai Teman aritzea
deitzen diogu bi bertsolarik bertsoak txandaka boteaz elkarrekin egiten
duten jardunari. Litekeena da gai-jartzailerik ez izatea, eta bi bertsolarien
lana da orduan saioa nondik nora eraman eta zer gairen inguruan aritu
erabakitzea ere. Gai-jartzaile bat bada, bertsolari bakoitzari paper bat
edo pertsonaia bat emango dio, eta bertsolariak arrazoiak aurkitu beharko
ditu bereari eutsi eta aldi berean aurkariari eraso egiteko. Teman aritzeko
lehen bakarkarako aipatu dugun estrategia nagusia ez da aldatzen. Hots:
bertsolariak bertsoaren bukaera pentsatuko du lehenik, bukaerarako gordeko
du, eta hasieratik ekingo dio bertsoari. Bakarka ari denean bezalaxe eraikiko
du bertsoa teman ari delarik. Baina teman beste bertsolari batekin egiten
da, eta denbora gehiago izaten da bertsoa pentsatzeko. Bakarka ari denean
bertsolariak ahalik eta azkarren pentsatuko du bukaera bat eta ahalik
eta azkarren hasiko da kantuan. Bertso bat bota eta bigarrenarekin gauza
bera egingo du. Ahalik lasterren pentsatu bukaera eta ahalik lasterren
bota. Eta berdin hirugarrenarekin
Gainera bertso-saioaren haria
bere kargu baino ez dago eta hiru bertsoen arteko koherentziari eustea
beste lanik ez du izango. Zer esan duen badaki eta zer esango duen sumatzen
ari da. Teman ordea
bi aritzen dira. Eta biak txandaka aritzean, orain artean aipatu ez ditugun
bi alderdirekin egingo dugu topo: Aurkariaren
arrazoibidea. Aurkaria
kantuan ari dela norberak pentsatzeko duen denbora-tartea. Teman, bertsolariak
aurkariak esan dionari erantzun behar dio. Jakinekoa da hori. Aurkariaren
arrazoiari jaramonik egin gabe ari den bertsolaria ez da ongi ari. Baina
ez da aski ordea defentsarekin. Eraso ere egin behar da. Eta, aurkaria
kantuan ari delarik, aski denbora izaten du bertsolariak hurrena kantatuko
duen bertsoa pentsatzeko. Bertsoa
pentsatuz joan idatzi dugu eta baleko esamoldetzat daukagu. Aurkaria
kantuan ari dela ezer ez pentsatzea ez da estrategiarik zuzenena. Baina
ezta aurkaria kantuan ari delarik zerbait pentsatu eta aurkariak esan
duenari jaramonik egin gabe, kosta ahala kosta, lehen pentsatu dugun hura
botatzea ere! Askotan erdibideko aukera egiten du bertsolariak: lehenik,
braustakoan aurkariaren bertsoari erantzun (puntu batean, bitan edo hirutan)
eta ondoren horri aurkaria kantuan ari zela pentsatutakoa itsatsi. |