|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai 3.1. Temako saioetarako estrategia nagusiak 3.2. Bigarren adibidea: "Langilea eta etxekoandrea" 3.3. Hirugarren adibidea: "Energia eolikoari buruzko eztabaida" 3.4. Gairik jarri gabeko binakako saioak
|
3.2 Bigarren
adibidea: Langilea eta etxekoandrea Honako gaia
eman zitzaien bi bertsolariri: X, zu etxekoandrea izango
zara. Yri deitu diozu, sukaldean lan txikiren bat egin dezan. Yk
Xen etxean darama aste bete eta gehiago, baina lanak ez doaz behar
bezain bizkor.
Xk A motako bertso bat osatu du. Bere arrazoia pentsatu du (langilearen begirada lizunak), eta iradoki du gainera, langile alferrak bidal diezaiokeen faktura handiari dion beldurra. A motako bertsoa egin beharra zeukan, ofiziokako gaia hasten duenak beti egiten baitu A motako bertsoa, nori erantzunik ez dauka eta.
Yk
C motako edo bietariko bertso bat osatu du. Bere bukaera pentsatu
du laguna kantuan ari den bitartean: mantxua naiz baina ona. Baina emakumearen
salaketa gordina eta zuzena izatean, (nire gonei begira
), zuzen
erantzun beharra dauka. Horretarako, lehen hiru puntuak erabili ditu,
eta azkenean lehendik pentsatuta zeukana josi. Bertso honek badu bere
alderdi ona: nahikoa ongi erantzuten diola andrearen salaketari. Bere
alde ahula ere bai ordea: lehen hiru puntuen eta azkenengoaren arteko
lotura ez dela behar adinakoa logikaren ikuspuntutik. Xren
bigarren bertsoa honakoa da:
Xren
bigarren bertsoa ere A sailekoa da. Ez du Yren erantzuna
aintzakoz hartu eta aurkaria kantuan ari zela pentsatu duena bota du,
obra hitzaren adiera bikoitza ongi aprobetxatuz. Bertso
honen alderdirik indartsuena horixe da. Ahulena
aldiz, lehengo bertsotik hona eman duen jauziaren handia. Lehen bertsoan
kexu zen langilea gonetara begira zeukalako. Orain, bat-batean, berari
ere obratxo bat egiteko eskatu dio. Yren
bigarren bertsoa da hau:
Hau da B saileko bertsoen adibide bat. Ez dakigu Yk zer pentsatu zuen X kantuan ari zen bitartean. Baina pentsatu zuena pentsatu, aldatu egin behar izan zuen andrearen eskaintza zuzen zehatzari erantzuteko. Lehen pentsatua alde batera utzi eta lagunak bertsoa amaitu eta gero pentsatu zuen berria. Horretan datza bertso honen meriturik handiena. Ahulguneren
bat ere badu ordea: erantzuna bortitzagoa izan zitekeen nik horretan
badaukat nahiko kategori kantatu ordez, obra hoietan badut
nahiko kategori erantzun izan balio. Hartara entzuleak argiago jabetuko
ziren obraren eskaerari obratan duen esperientziaz
erantzuten ari zela. Askotan, bertso baten arrazoia aurreko arrazoiaren
erantzun zuzena denean, azken aurreko puntuan edo, aurkariak zer esan
duen gogoraraztea komeni izaten da entzulea behar bezala jabetu
dadin. Honakoa da Xren hirugarren bertsoa:
Xk
A motako bertsoa egin du oraingoan ere. Konturatu da bigarren bertsoaren
bidetik ez daukala ezer, bere arerioak bizkor eta lotsagabeki erantzun
baitio. Atzera egitea beste irtenbiderik ez du, lehen bertsoko arrastoari
eustera. Bertso honen dohainik behinena, bere izaera bisualean
datza. Ikusi egiten dugu, azulejoen aipamen konkretuari esker,
langilea azulejoak oker jartzen ari dela, obran behar zukeen arreta etxekoandrearengan
jarririk. Yren
hirugarren bertsoa hau da:
B
moetako bertsoa da hau. Yk Xren bertsoa osoki entzun ondoren
erabaki du zer eta nola erantzun. Langileak ezin du andrearen joera aldakorra
ulertu. Lehenik obratxoa egiteko. Gero azulejo ilara oker
doala titietara begiratzen diolako
Zertan gara? Bat edo bestea!
Eta horixe da hitzez hitz erantzuten diona. Alderdi ahula
errima aukeraketatik datorkio bertso honi. Horko Oskola hori ez
dator pare parera, bertsoaren konkretutasunak ez baitzuen horrelako irudirik
eskatzen. Testuaren desoreka lehen errimari buruz ari ginela ikusi dugun
alderdi batetik dator gainera: bitxi-loreko orrietan ez du behar bezala
egin bere errima-hitzen aukeraketa. Eskolatik beste orri batera jauzi
egin ordez, oskola sartu du segidan, orri berean ibiltzea erosoagoa gertatu
zaiolako. Baina erosotasun horrek ekartzen ditu gero testuaren desorekak.
Honakoa da
Xren azken bertsoa:
Xk
bere azken bertsoan egin du B motako ahapaldi bat. Aurkariaren
bukaerari bere bukaerarekin erantzun dio. Eta ez nolanahi gainera! Bi
lanetatik bat aukeratzeko esan didazu? Zuk
ez dituzu ez bata eta ez bestea egin eta! Langilearen kexua bidezkoa bazen,
emakumearen erantzuna atzera bueltarik gabea da. Yk botako du temako saioaren azken bertsoa:
A
saileko bertso bat eginez bukatu du saioa Yk. Ez zaio emakumearen
epaiari erantzuteko moduko arrazoirik otu. Aldez aurretik pentsatu zuena
kantatzearekin amaitu behar du. Bertso honen alde on bakarra fakturaren
aipamenean egon daiteke. Emakumeak lehen bertsoaren lehen hitzean aipatu
duenera itzuli da langilea bere azken bertsoaren azken hitzean, eta, hartara,
temako saioari borobiltasuna eman. Temako saioan
bertsoz bertso egin duten ibilbidea honela laburbil genezake: X---- Estrofa
1 A Estrofa 3 A Estrofa 5 A Estrofa 7 B Temako saio
honetan Xk arrazoiak aurkitzearen lana hartu du bere gain, eta
Yk Xk uneoro asmatzen zituen arrazoiei erantzutearena. Saioaren
bukaera aldera paperak aldatu dituzte, ordea. Xk Yren arrazoiari
erantzuteko zirrikitu egokia aurkitu du, eta Yk, berriz, aurkariari
erantzuterik ez, eta ateraldi batez (arrazoibidetik aterata, alegia) amaitu
behar izan du saioa. Laugarren bertsotik zazpigarrenerako saio zati hori (B-A-B-B) edozein bertso-eztabaidatarako eredugarri den sekuentzia izan daiteke, bukaerari bukaeraz erantzundako bertso asko baitator elkarren segidan.
|