|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai 3.1. Temako saioetarako estrategia nagusiak 3.2. Bigarren adibidea: "Langilea eta etxekoandrea" 3.3. Hirugarren adibidea: "Energia eolikoari buruzko eztabaida" 3.4. Gairik jarri gabeko binakako saioak
|
3.3 Hirugarren
adibidea: Energia eolikoari buruzko eztabaida Lujanbio eta Peñagarikano bertsolariei honako gaia jarri zieten behin Arrasaten: Lujanbio mendizalea da, inguruko mendietan urteetan zehar sarri ibili izan dena. Elgea mendikatean laster batean parke eoliko bat jarri behar dutela eta ingurumari hartara azken txangoa egitea erabaki du. Joan da mendira eta han hamaiketakoa beste mendizale batekin banatuko du. Hasi dira hizketan, eta orduan ohartuko da Lujanbio, beste mendizalea, Peñagarikano, parke eolikoa eraikitzen ari den ingeniaria dela.
Lujanbio
hasiko da kantuan:
Lujanbiok
A motako bertsoa egin du. Nahitaez; bera baita eztabaidari hasiera
eman diona. Eta era sotilean hasi da. Energia eolikoa sortzen duten zutabeak
burdinazko zuhaitzekin alderatzea oso da parekoa eta egokia
gai honetan eta mendizale baten ahotan. Peñagarikano
ingeniariaren txanda da:
Peñagarikanoren
lehen hau C erako bertsoa da. Lujanbioren bukaerako arrazoiari
erantzun dio baina bi lehen puntuetan, ez azkenean. Erantzuna gainera,
bortitza eta berezia da, konkretua oso: pagoa eta haritza bereizten
ez daki. Gero, Lujanbio kantuan ari zela pentsatu duen arrazoia
erantsi dio erantzunari: Edertasunik ez da galduko ta gauza asko
irabazi. Lujanbioren
bigarren bertsoa honakoa da:
Lujanbiok
oraingoan ere A motako bertsoa egin du. Izan duen ideia izanda
ez du merezi bestelako bide bat hartzea. Badaki bere ideia aski distiratsua
dela eta ez da hasiko aurkariaren bertsoari hitzez hitz erantzuten. Burura
datorkio zutabe eolikoak eta ingeniariak Don Quijote eta haize-errotekin
konparatzea. Hemen antonomasiak berebiziko garrantzia hartzen du. Aski
baita La Manchako arlotearen aipamena entzule gehien gehienek nori buruz
ari den ulertzeko. Eta denok dakigu gainera zein den Don Quijoteren ezaugarri
nagusia: amesti interesik gabearena. Hainbat ideia
txirikordatzea ez da erraza. Baina Lujanbiok lortu egin du, bertsoan zehar
kontraste desberdinak erabiliz: Gutxi
batzuk/diru asko Don
Quijote: amets ugari/interes gutxi. Egungo Quijoteak (ingeniariak) interes
ugari/ amets gutxi. Peñagarikano:
Peñagarikanok
B erako bertsoa osatu du oraingoan. Lujanbioren azkenari bere azkenarekin
erantzun dio. Lujanbioren arrazoiketa distiratsuak ez zion bestelako biderik
uzten. Eta erantzuna bat-bateko jardunetan sarri erabiltzen den teknika
batez baliatuz eman du, gainera: pertsona eta pertsonaia nahastuz. Peñagarikano
bertsolaria argala da berez. Entzuleak oso ongi daki Peñagarikano
argala dela eta Peñagarikanok ere badaki entzuleak bera argaltzat
daukala. Argal izenlaguna Peñagarikano pertsonaren
estereotipoaren zati da beraz. Horretaz baliatu da Peñagarikano
bestelakoan oso erantzun zaila zuen bertso bati buelta emateko. Ingeniaria eta Peñagarikanok, pertsonak eta pertsonaiak bat egin dute bertsolariak hala nahi izan duelako. Gainera, Panza hitzak gazteleraz duen adiera bikoitzak (batetik sabela eta bestetik Quijoteren laguntzailea) irtenbide bat eskaini dio Peñagarikanori. Lujanbio:
Lujanbiok
C motako bertsoa egin du. Bi lehen puntuetan erantzun dio bere
aurkariari. Eta gero bere arrazoia bota du, aldez aurretik pentsatu eta
nekez tolestu duena. Hiperbolea gogoangarria da: ingeniaria hain da diruzale,
haizeari ere sosak aterako lizkiokeela ahal balu! Harira ez
datorren iruzkin bat egiteko garaia da. Gazteek ahozkotasunean galera
handia dutela begi-bistakoa da. Ez da ordea gauza bera gertatzen bertsolari
gazteei dagokienean. Bertsotan inoiz baino maizago erabiltzen dute gazteek
ahozko hizkera. Eta horren adibide Lujanbioren bertsoaren azken bi puntuak
dira. Usadiotik jasotako esamoldea du hori. Baina ez bertso usadiotik,
ahozko hizketaren usadiotik baino. Peñagarikano:
Peñagarikanorena
A motako bertsoa da. Lujanbioren arrazoiak ez zuen ordainik eta
ihesbide bat aurkitu behar izan du. Gaian ez zetorren txakur egurtua asmatu
du eta baita mendizaleak lurrera jaurti omen duen paper bat ere. Literaturan,
jakinekoa da, gezur tankerako egiak baino gehiago balio du egia tankera
duen gezurrak. Eta bat-bateko saio batean edozeri heltzea zilegi da asmamenak
hainbesterako ematen badu. Lujanbioren
laugarren bertsoa da honakoa:
B
motako bertsoa da. Peñagarikanok lurrean dagoen paper bat asmatu
du. Lujanbiok asmazio horri erantzun dio bete betean. Eta gainera asmazioa
gaian kokatu du. Ingeniariari diruzale hutsa dela gogorarazteko erabiliko
du papertxoa. Aurkariaren bertsoaren indarraz baliatu, eta, beste koxka
bat estuago eginez, arrakasta nola lor daitekeen erakutsi. Peñagarikano:
Peñagarikanoren azken bertsoa ere B motakoa da. Eutsi egin dio Peñagarikanok Lujanbioren arrazoiari. Bere terrenoan eutsi ere, errimak ere Lujanbiok erabili dituenaren sail berekoak erabiliz. Gainera, edozein eztabaidatan baliagarri gerta daitekeen estrategia bat darabil. Aurkariaren ahotan jartzen du aurkariak inoiz esan ez duen zerbait: Ta ez omen da hemen izango ez pago eta ez haritz. Hori Peñagarikanok berak esan zuen eztabaidaren hasieran, baina entzuleak segur aski ez dauka gogoan nork esan zuen ere. Eta Lujanbio ez da hasiko berak ez duela esan horrelakorik eta tema nahasten, azalean ez baitu zer kateaturik sakonean arrazoi duenak. Temako saio
honen egitura hau litzateke: A-C-A-B-C-A-B-B. Aipatzekoa
da saio honetan bertsolari bakoitzak nola heltzen dion bere paperari.
Lujanbioren pertsonaia esker-hobekoa zen itxura batera. Mendizale batek
mila arrazoi izan ditzake energia eolikoa sortzen duten zutabe horien
aurka egoteko. Peñagarikanok, ingeniariak, paper latzagoa zeukan.
Ez da samurra egoera horretan (mendian hamaiketakoa egiten ari dela) obra
horren beharra zurituko duten arrazoiak aurkitzea. Eta saioak aldez aurretik
espero genuenari erantzun dio. Lujanbiok arrazoi bortitz eta distiratsuak
ekarri ditu eztabaidara. Eta Peñagarikanok berriz, jakin du aitzakiak
aski topatzen arrazoiketa horren pisuari eusteko. Binakako
saio guztiak ez dira, ordea, ikusi ditugun bi horien erakoak. Bertsolarien
lana ez da eztabaidara mugatzen. Ez da beti norbere arrazoiketarekin aurkariarena
hautsi eta haren gainetik geratu beharrik izaten. Bertsotan, askotan,
binakakoa elkar-lana izaten da. Elkar-lan horretan bertsolarien egitekoa
da elkar hartu eta bien artean saio erakargarri eta koherentea osatzea,
batak bestearen gainetik geratu beharrik izan gabe.
|