|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai
|
1 Formari
dagozkionak Bat-bateko bertso bat osatzeko badira zenbait forma alderdi eta horiei buruz arituko gara datozen orrialdeetan. Bertsoa berbaldi bat da, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen dena. Berbaldi bakoitzak, edukiak eduki, beti izango du doinu bat, errima bat eta neurri bat. Kantatzen, errimatzen eta neurtzen dakienak, bat-bateko bertsogintzaren gutxieneko arau teknikoak betetzen ditu beraz. Hori ez da ordea, bertsogintzaren alderdi teknikoa baino. Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote. |