|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 2.1. Estrategia nagusia: kolpea bukaeran 2.2. Lehen adibidea: "Diseinuzko drogak bai ala ez" 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai
|
2 Bat-bateko
bertsoa osatzeko estrategia nagusia Bat-bateko
bertsoak 20 segundotik (kopla) minutu baterako iraupena du (bederatziko
nagusia) hor nonbait, beti ere bertsolari bakoitzaren kantaera desberdina
dela kontuan harturik. Entzulearentzat
berbaldi laburrak dira bertsoak. Bai bertsolariak eta bai entzuleak berbalditzat
hartzen du bertso bakoitza. Hau da: bertso bakoitzean, 40 segundoko ekinaldi
batean, bertsolariak testu bat sortu behar du, berez autonomoa, entzuleari
zirrararen bat sortzeko modukoa. Zirrara horren arrazoiak desberdinak
izan daitezke: arrazoibide paregabea, ateraldi umoretsua, sakontasuna
Bertsolariak
gehienean beste batekin teman egiten du bere lana. Bere arrazoiaren alde
ez ezik bestearenaren aurka ere egin behar du, beraz, bertsolari bakoitzak.
Txandaka kantatzen dituzte bertsoak (hiruna, launa edo hainbana bertso),
bakoitza saiatzen delarik bere arrazoia aurrera ateratzen eta saioa bere
osotasunean menperatzen. Bien arteko jarduna berbalditzat har liteke:
bertso-berbaldiz osatutako berbalditzat, alegia. Era berean, bertsolaria bakarka ari delarik, eta hiru bertso bota behar baditu kasurako, ahaleginduko da hiruen artean harremana eta lotura lortzen, batean esandakoa bestean jarraituz, batean esana bestean gaitzetsi gabe Baina bai sortzaileak eta bai entzuleak berbalditzat bertsoa hartuko dute, bertso bakoitza. Berbaldi oinarrizkotzat behintzat bai.
|