|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA 2. Bat-bateko bertsoa osatzeko estrategia nagusia 2.1. Estrategia nagusia: kolpea bukaeran 2.2. Lehen adibidea: "Diseinuzko drogak bai ala ez" 3. Temako jarduna, bertsolaritzaren sustrai
|
2.1 Estrategia
nagusia: kolpea bukaeran. Berrogei
segundotan nola lor daiteke entzulearen arreta erakartzea? Bertsolariak
badu helburu hori erdiesteko estrategia bat, bertsoro erabiliko duena:
lehenik bukaera pentsatu. Pernandoren
egia dirudi, baina ez da hala. Zenbat aldiz entzun izan ditugu esatekoak
hurrenkera egokian ez esateagatik arrakastarik lortu ez duten berbaldiak? Bertsolariak,
gai bat entzutearekin bere burua lanean jarriko du. IV. atalean ikusiko
dugunez, Erretorika klasikoan kontuan hartzen ziren urratsen antzekoak
egingo ditu gainera. Zer esango duen pentsatuko du lehenik eta zer hurrenkeratan
esango duen erabakiko gero, arrazoibiderik indartsuen eta landuena bukaerarako
gordez. Kantuan hasiko da eta bere edukiak modu poetikoan, dramatikoan,
epikoan
adierazten ahaleginduko da. Memoria izango du biderako makulu,
nora doan ez ahazteko eta bere ahots gorabeherak eta gorputz-aiderapena
ere lagungarri izango zaizkio adierazi nahi duen hura eraginkortasun handiagoz
adierazteko. Lehenengo
pentsatzen den hura bukaerarako gordetzeak bi onura mota ekarriko dizkio
bertsolariari: Prozedurazkoa:
nora joan nahi duen argi badauka, bidea samurrago gertatuko zaio. Komunikaziorakoa:
ongi amaitutako berbaldia arrakastatsua da zuzeneko emanaldi orotan. Hobe
da indarge hasi eta indartsu amaitzea, batekoz besterakoa baino. Gainera,
entzuleak bertsoa, bertsolariak pentsatu duenaren atzekoaz aurrera jasotzen
du. Bertsolariak badaki non bukatuko duen, eta bukaera gogoan abiatzen
da; entzulea, berriz, bertsolaria non hasiko dago irrikan. Bukaera zein
den igarri nahi luke
Ez da magia. Baina badu magiarekin antzekotasunik.
Gakoa da bertsolariaren eta entzulearen arretagunea, une jakin batean
erabat desberdina izatea. Bertsolariak, ahoa irekitzen hasten den unean,
burua bertsoaren bukaeran dauka. Entzuleak bere arreta, ordea, bertsolariaren
ahoari eta lehen hitzei eskainiko die. Horregatik harritzen da hainbeste,
eta gozatzen du hartaraino, bertsolaria apurka, gero eta indartsuagoa
den testu bat osatu eta bukaeran erremate bortitz eta argia ematen diolarik.
Bertsolariak bazeken hori. Argi zeukan bakarra horixe zen: non bukatu
nahi zuen. Bertsolariak,
prozeduraz, kantuan hasi baino lehen dauzkan segundo gutxi horietan, arrazoi
bat pentsatuko du, doinu bat aukeratuko eta pentsatu duen arrazoi hori
aukeratu duen doinuaren neurrietara tolestuko du. Edo alderantziz; neurri
jakin bateko doinua aukeratuko du, ordurako bere arrazoibidea silaba kopuru
jakin batera tolestu duelako. Hori du beti lehen urratsa: bukaerako arrazoia
pentsatu eta silaba kopuru jakin batera tolestea. |