|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
1. Poetika idatziaren bide itsua 2. Teoria oralistaren gozoa eta gazia 3. Marko teoriko berri bat bat-bateko bertsolariarentzat 3.1. Bat-bateko bertsolaritza erretorika-genero gisa 3.2. Bertsolaritza eta erretorikaren bost kanonak 3.3. Inventioa bat-bateko bertsolaritza 3.4. Dispositio eta bat-bateko bertsolaritza 3.5. Elocutioa: funtzio poetikoa bat-bateko bertsolaritzan 3.6. Oroimena eta bat-bateko bertsolaritza 3.7. Actioa eta bat-bateko bertsolaritza
|
3 Marko
teoriko berri bat bat-bateko bertsolaritzarentzat 3.1 Bat-bateko
bertsolaritza erretorika-genero gisa Orain arte
azaldu dugunaren harian, garbi dago bat-bateko bertsolaritza dela genero
bat: ahozkoa kantatua inprobisatua ez
bereziki literarioa (entzuleen artean halako emozioak sorraraztea du helburu),
baina literaturatik hurbil dagoena (literatura-azterketari eusten dioten
testuak sortzeko gai da). Azken ezaugarri
honek hurbilago ezartzen du bertsolaritza erretorikatik literaturatik
baino. Izan ere, honela definitu zuen Aristotelesek erretorika:
Bi mila urtetik
goiti igaro dira Aristotelesek erretorikaren definizioa plazaratu zuenetik,
eta irakurle modernoari bitxi egingo zaio beharbada erretorikaren eta
persuasioaren arteko identifikazio hori, kontuan harturik, besteak beste,
bi hitz horien esanahia nabarmen aldatu dela ordutik hona. Erretorika,
izenlagun gisa erabiltzen denean batez ere (hortxe dugu, bestalde, 'erretolika'
hitza), hitz-jario hutsal engainagarriaren sinonimo bihurtu
zaigu. Persuasioa, bestalde, batez ere publizitate eta propagandaren
eremuetan erabiltzen den kontzeptua da. George A.
Kennedy erretorika klasikoa erakartzearen arte gisa ikertu duen aditu
garrantzitsuena da agian eta erretorikaren definizio deskribatzaileagoa
eskaini zigun, Aristotelesena baino, gogoan eduki beharrekoa betiere:
Jakina den
bezala, hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi
den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak:
judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa. Judiziala eta deliberatiboa
praktikoak ziren guztiz, eta genero horretan bilatzen zen persuasio mota
bat dator hitz horrek hizketa arruntean duen adierarekin. Entzuleak hizlariaren
tesietara lerraraztea eta horren arabera jokatzea zen bi generootako hitzaldien
xedea; iraganeko gaien gaineko kontuak ebazten ziren genero judizialean,
eta etorkizunekoak deliberatiboan. Genero epidiktikoan,
aldiz, bestelako zentzua zuen erakartze horrek:
Bertsolariaren
helburu nagusia entzuleen artean emozioak sorraraztea dela
adierazi dugu arestian. Ez da behar bada formulazio egokiena, baina aski
bitez Jon Sarasuaren hitz hauek entzuleen artean emozioak sorraraztea
eta haien balio eta sinesteetan eragina izatea txanpon bereko
bi aldeak direla frogatzeko:
Eta bat-bateko
bertsolaritza erretorikaren genero epidiktikoaren barneko agerralditzat
hartzeko egokitasunaren aurrean zalantzarik geratuko litzatekeen kasuan,
hona hemen XX. mendearen erdialdean erretorikaren indar-berritzaile nagusia
izan zen Chaïm Perelmannek genero horretaz egin zuen deskripzioa:
Ukaezina
da bat-bateko bertsolaritza askoz hobeago egokitzen dela, xedez eta izatez,
genero honen deskripzioan beste ezein literatura-generotan baino, ahozko
nahiz idatzizko. Erretorikaren
genero epidiktikoa bat-bateko bertsolaritzari Prokastoren ohea laburregi
gertatuko ote zaion egiaztatu beharra dago hurren. Hau da, argi frogatu
behar dugu bertsolaritza erretorikaren eremuan ezarri ondoan, ez ote garen
geratuko bertsolariak kasu batzuetan iristen duen bikaintasun literarioari
erreparatzeko ezinduak. Halaz ere, bertsolaritza erretorika-genero gisa
aztertuta, ez dugu deblauki haren literatura-izaera baztertuko, literatura-izaera
hori haren berezko xedea ez bada ere. Perelmannek adierazi bezala:
Honenbestez,
esan dezakegu, beraz, erretorika eta, zehazkiago, haren genero epidiktikoa
dela, geure ustez, bat-bateko bertsolaritzaren berezko esparrua, bat-bateko
bertsolariaren artea taxuz eta ganoraz ulertzeko marko teorikorik egokiena.
Halarik ere, bertsolaritza ez da mekanikoki erretorika-genero horren adartzat
hartu behar, beharrezkoa baita doktrina teorikoa bat-bateko bertsolaritzaren
bereizgarrietara egokitzea, beste jarduera erretoriko epidiktiko batzuk
ez bezala, bat-batekoan inprobisatzen den genero kantatua baita. Halatan,
epigrafe honen hasieran bat-bateko bertsolaritzaz eginiko definizioa finago
zehaztu ahal izango dugu, bertsolaritza ahozko erretorika-genero epidiktikoa,
kantatua eta inprobisatua dela esanez. |