|
I. BERTSOLARITZAREN IZAERA GAUR
II. BERTSOLARITZAREN OREKA ETA DESAFIOAK. TRADIZIOA IKUSPEGI SORTZAILETIK BIZI NAHIAN
III. BAT-BATEKO BERTSOAREN SORKUNTZA PROZESUA
1. Poetika idatziaren bide itsua 1.1. Testuaren ingurua: testu ingurutua 1.2. Testua bere testuinguruan: inguru-testua eta egoera 2. Teoria oralistaren gozoa eta gazia 3. Marko teoriko berri bat bat-bateko bertsolariarentzat
|
1 Poetika
idatziaren bide itsua Nonahi aurki
daitezke bat-bateko bertsolaritza genero berezia dela dioten aipuak. Bat-batekotasuna
aipatzen da horrelakoetan, horrek egiten baitu bertsolaritza berezi. Denak
ezin, eta honako bi hauek aipatuko ditugu, gisa horretako aldarrikapenen
ordezkari:
Aldarrikapenok,
ordea, bere horretan geratzen dira sarri: aldarrikapen hutsean, alegia.
Antza denez, bat-bateko bertsolaritzan ere Homerori buruzko ikerketetan
gertatzen dena gertatzen da. Ikus, bestela, zer dioen horretaz, Albert
Lord aipu duela, Rainer Friedrich-ek:
Beste hainbeste
gertatzen da, gure aburuz, bat-bateko bertsolaritzan ere. Nahiz eta haren
izaera ahozko eta bat-batekoaren garrantzia sarri aipatu, kontua da bertsolaritzari
buruzko azterketa gehienak poetika idatziaren ikuspegitik egiten direla. Horren emaitza
jakina da: bat-bateko bertsoa nekez gertatzen da baliozko ezer. Izan ere,
poetika idatziaren ikuspegitik begiratuta, maila poetiko kaskarrekoak
dira bat-bateko bertso gehienak. |