Gai-jartzailearen eskuliburua

 

HITZAURREA

 

EGILEAK

 

I. GOGOETA ETA ORIENTABIDEAK

 

II. GAIAK SORTZEKO ITURRIAK

1. Inguruko erreferentziak
2. Saioa den herriko kontuak

3. Eguneroko albisteak
4. Urte garaia

5. Hitz esanguratsuak
6. Bertsolaria objektuen paperean

7. Bertsolaria pertsonaien paperean

8. Bertsolaria animalien paperean

9. Fikziozko egoerak edo xelebrekeriak

10. Beste saioetako gaiak aztertu, aldaketak egin eta egokitu

 

III. BIBLIOGRAFIA

GAIAK SORTZEKO ITURRIAK:
Non aurkitu bertsotarako gaien iturria,
nola egituratu?

Atal honen hasieran argi utzi nahi dugu honako ideia hau: gaiak sortzeko hainbat bide dira hemen proposatzera goazena. Baina hori bakarrik; ez gehiago, ez gutxiago. Beste era batera esanda, gai-jartzearen eginkizunean urte batzuk darabilzkien jendeak erabili ohi dituen iturrien bilduma da hemen eskaintzera goazena. Eta jakina, aholkuren bat ematekotan, hauxe bururatzen zaigu: egokiena iturri desberdinetatik sortutako gaiak jartzen ahalegindu behar da. Bestela, jaialdian desorekak gertatzeko arriskua egon daiteke. Esate baterako, ezin dugu saio osoa taxutu inguruko erreferentziekin bakarrik. Eta, halaber, ezin da jaialdi osoa eguneroko albisteen inguruan prestatu. Egokiena, sukaldarien antzera, osagai desberdinekin saltsa txukuna sortzea da.

Nola sortu, beraz, bertsotarako gaiak?. Sormen hutsari aterik itxi gabe, ondorengo orrietan dituzue erabiltzen ditugun zenbait bide edo iturri. Iturriak zerrendatu ondoren adibide praktiko bat duzu eta jarraian ariketa bat zeuk, irakurle, burutu dezazun.

bertsolaria