Gai-jartzailearen eskuliburua

HITZAURREA

EGILEAK

I. GOGOETA ETA ORIENTABIDEAK

II. GAIAK SORTZEKO ITURRIAK

1. Inguruko erreferentziak
2. Saioa den herriko kontuak

3. Eguneroko albisteak
4. Urte garaia

5. Hitz esanguratsuak
6. Bertsolaria objektuen paperean

7. Bertsolaria pertsonaien paperean

8. Bertsolaria animalien paperean

9. Fikziozko egoerak edo xelebrekeriak

10. Beste saioetako gaiak aztertu, aldaketak egin eta egokitu

III. BIBLIOGRAFIA

1. INGURUKO ERREFERENTZIAK

-Egunean zehar ikusia edo gertatua.
-Norberari gertatutakoak, etxekoak...
-Ingurukoak, lantokikoak, lagunartekoak...
-Bidaietakoak, oporretakoak...
- …

Adibideak

Erreferentzia: Gaur alabak zera esan dit: aita, lagunekin festara noa eta goiz aldera etorri nire bila.

BINAKA. Gaia: __A__ aita eta __B__ alaba. Gaur __B__ alabak, horrela esan dio __A__ aitari: aita, halako herritan jaiak dira. Lagunekin harantz noa eta goizeko lauretan etorri nire bila. __A__ hasita hiruna bertso.

Erreferentzia: Ikastolako atezaina naiz.

BAKARKA.Gaia: Zu, ikastola bateko atezaina zara. Ikasturte osoa eman duzu 500 haurren zarata, garrasi eta barrabaskeriak jasaten. Gaur hartu dituzte oporrak. Ikastetxe barruan zaude bakar-bakarrik pentsakor.

Ariketak

Erreferentzia: Aireportura joan zara eta greba dute bertako langileek.

BAKARKA. Gaia:........................................................
.............................................................................

BINAKA. Gaia:...........................................................

Erreferentzia: Adibidean bakarkako jarritako gaia (ikastolako atezaina), moldatu binaka aritzeko.

BINAKA. Gaia:...........................................................
.............................................................................
.............................................................................

Erreferentzia: .........................................................