Bertsolari Txapelketa Nagusia 1993

 

LAZKAO TXIKI

 

I. ESKERRONEZ

 

II. TXAPELKETAREN
EZAUGARRIAK

 

III. TXAPELKETA NAGUSIA 93

 

IV. SAIOZ SAIO

 

V. DOINUAK

 

I. ESKERRONEZ / Bertsolari Elkartearen Arduradun Taldea


ESKERRONEZ

Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak eskerroneko izan nahi luke, hain garrantzizkoa suertatu den Txapelketa Nagusia burutu zedin lankide izan dituen guzti-guztiekin. Egiten dan guztiaren balioa dirutan neurtzera ohitu nahi gaituen gizarte honetan, guztiz garrantzizkotzat dugu bertsolaritzaren eta oro bat euskalgintzaren inguruan, borondatezko lanaren balio neurtezina.

Bertsolaritzaren inguruan behin eta berriz argi gelditu izan dan bezala, txapelketa honen zigilurik esanguratsuena borondatezko lanak jarri izan dio. Zerbait kobratu izan dutenek ere, sinbolikoa gehiago izan da beste ezer baino. Hor dauzkagu bertsolariek bizkarreratu duten zama, gai jartzaileen lan oparo bezain astunari aurre egin dion taldea, inoren ahotan egotea askoz onura gehiago gabeko epai-mahaikideen lana, antolakuntza taldearen buruhauste eta ahaleginak gauzak behar bezala bideratzeko, saioak burutu diren herrietako hainbat bertsozale, antolakuntza lanetan murgildurik eta beste hainbat zerbitzutan lan egin duten guztien laguntza ezin bestekoa... Trukean, eskuratu diren emaitzak eskuratu dira.

Eskertu nahi ditugu baitere, saioak burutu diren: Leitza, Gernika, Lausio, Hendaia, Zumarraga, Eibar, Bilbo eta Donostiako Udal eta Euskera Zerbitzuak, eskeini izan diguten laguntza gatik.

Mila esker guzti-guztiei.

Bertsolari Elkartearen
Arduradun Taldea