Bertsolari Txapelketa Nagusia 1993

 

LAZKAO TXIKI

 

I. ESKERRONEZ

 

II. TXAPELKETAREN
EZAUGARRIAK

 

III. TXAPELKETA NAGUSIA 93

 

IV. SAIOZ SAIO

 

V. DOINUAK

 

II. TXAPELKETAREN EZAUGARRIAK / Txapelketa Nagusiak


TXAPELKETA NAGUSIAK

1.- 1935 - 01 - 20, Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedi Elkarteek antolaturik, Donostiako Poxpolin antzokian jokatu zen. Basarrik eskuratu zuen txapela.

2.- 1936 - 01 - 19, Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedi Elkarteek antolaturik, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatu zen. Txirritak eskuratu zuen txapela.

3.- 1960 - 12 - 18, Euskaltzaindiak antolaturik, finaleko ekitaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatu zen eta Basarrik jantzi zuen txapela.

4.- 1962 - 12 - 30, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Astoria antzokian jokatu zen eta Uztapidek etxeratu zuen txapela.

5.- 1965 - 01 - 1, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Anoeta pilotalekuan burutu zen finaleko ekitaldia, Uztapide bigarren aldiz txapeldun izendatuz.

6.- 1967 - 06 - 11, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Anoeta pilotalekuan eman zitzaion txapelketari amaiera, hirugarren azdiz Uztapideren buruan txapela jantziaz.

7.- 1980 - 01 - 6, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Balda pilotalekuan burutu zen finaleko ekitaldia eta Amuriza izan zen oraingoan txapeldun.

8.- 1982 - 12 - 20, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Balda pilotalekua izan zen finaleko ekitaldiaren topagune eta Amuriza izan zen bigarrenez txapela eskuratu zuena.

9.- 1986 - 03 - 23, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan burutu zen Sebastian Lizasok txapela eskuratu zueneko finaleko saioa.

10.- 1989 - 12 - 17, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan burutu zen finaleko saioa eta Jon Lopategi izan zen txapela eskuratu zuena.

11.- 1993 - 12 - 19, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan eman zitzaion txapelketari amaiera eta Andoni Egaña izan zen txapela jantzi zuena.