|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA
IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK
VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK
|
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA
2.- 1936 - 01 - 19, Euskaltzaleak eta Eusko Gaztedi Elkarteak antolaturik, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatu zen. Txirritak eskuratu zuen txapela. 3.- 1960 - 12 - 18, Euskaltzaindiak antolaturik, finaleko ekitaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatu zen eta Basarrik jantzi zuen txapela. 4.- 1962 - 12 - 30, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Astoria antzokian jokatu zen eta Uztapidek etxeratu zuen txapela. 5.- 1965 - 01 - 1, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Anoeta pilotalekuan burutu zen finaleko ekitaldia, bigarren aldiz Uztapide txapeldun izendatuz. 6.- 1967 - 06 - 11, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Anoeta pilotalekuan eman zitzaion txapelketari amaiera, hirugarren aldiz Uztapideren buruan txapela jantziaz. 7.- 1980 - 01 - 6, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Balda pilotalekuan burutu zen finaleko ekitaldia eta Amuriza izan zen oraingoan txapeldun. 8.- 1982 - 12 - 20, Euskaltzaindiak antolaturik, Donostiako Balda pilotalekuan jokatu zen finala eta Amurizak eskuratu zuen txapela bigarren aldikotz. 9.- 1986 - 03 - 23, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan burutu zen Sebastian S.Lizasok txapela eskuratu zueneko finaleko saioa. 10.- 1989 - 12 - 17, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan burutu zen finaleko saioa eta Jon Lopategi izan zen txapela eskuratu zuena. 11.- 1993 - 12 - 19, Bertsolari Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta belodromoan eman zitzaion txapelketari amaiera eta Andoni Egaña izan zen txapela jantzi zuena. 12 - 1997-12-14, Bertsozale Elkarteak antolaturik, Donostiako Anoeta Belodromoan izan zuen bere azkena. Andoni Egaña suertatu zen bigarren aldiz txapeldun. |