Bertsolari Txapelketa Nagusia 1997

 

I. ESKER ONEZ

 

II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA

 

III. TXAPELKETAREN EGITURAZ

 

IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK

 

V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK

1. Orientabideak

2. Gaiari dagozkion irizpideak

3. Hizkerari dagozkion irizpideak

4. Neurriari dagozkion irizpideak

5. Errimari dagozkion irizpideak

6. Beste

 

VI. HITZAURREA

 

VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK

 

VIII. DOINUAK

 


V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK / Orientabideak


1.- ORIENTABIDEAK

Bertsozaleak berekasa egin ohi duen antzera jokatu behar du, oro har, epaileak: bertsoak entzun, dastatu eta beregan sortzen duen inpresio hori nolabait kuantifikatu. Bertsoaren kalitatea izendatzeko, terminologia gisa, honoko hau erabiliko da:

Aparta
10/9 puntu
Oso ona
8 puntu
Ona
7 puntu
BALEKOA
6/5 puntu
Txar samarra
4 puntu
Txarra
3 puntu
Oso txarra
2/1 puntu

Ikusten danez , Baleko bertsoa da sailkapenaren oinarri. Baleko bertsoa da akats eta meritu nabarmenik ez duena, baina, baita akats hainbat meritu duena ere.

Baleko bertsoak 6tik 5erako puntuazioa izango du, eta hori izango da hortik gorako eta beherako puntuazioen oinarri eta abiapuntu.

Potoa, akats bezala oso errez nabarmentzen den arren, ez du esan nahi, akts bakarra hori denik. Badira, kontutan hartuko ditugun beste puntu garrantzitsu batzuk ere, hala nola, gaiarekiko lotura, euskararen erabilera, bertso barruko koherentzia eta kohesioa, neurria, errima, errejistro-kontua…

Hala ere, akatsak zigortzen baino, sormena eta merituak saritzen areago ahaleginduko da Epaimahaia.