|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA
IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK 2. Gaiari dagozkion irizpideak 3. Hizkerari dagozkion irizpideak 4. Neurriari dagozkion irizpideak 5. Errimari dagozkion irizpideak
VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK
|
V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK / Beste
6.1. Bertsoaren "arima" bukaerako arrazoia da. Aurretiko beste puntuek ere, bai elkarrekin eta bai azken horrekin, ongi uztartuak izan beharko dute, pieza bakarra osatuz, nahiz ideia nahiz joskera aldetik. Alabaina, horrek ez du esan nahi beti lotura sintaktiko garbia egon behar duenik. 6.2. Bertsolari baten estilo edo estereotipoak izan lezakeen eraginaren aurrean, bertsoa bera juzgatuko da inolako balio erantsirik gabe. 6.3. Doinu eta kantaera egokiak badu bere xarma, eta ondorioz, baita eragina ere. 6.4. Bertsoa kantatzen hasteko denbora luzeegiak itsusi ematen du, giroa hautsi egiten du. Berdin, puntutik punturako gehiegizko isilaldiek.
|