Bertsolari Txapelketa Nagusia 1997

 

I. ESKER ONEZ

 

II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA

 

III. TXAPELKETAREN EGITURAZ

1. Talde antolatzailea

2. Arlo teknikoa

3. Dietak eta sariak

4. Ikusentzuleak saioetan

5. Bertsolariek eginiko lanak

6. Saioak eta herriak

 

IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK

 

V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK

 

VI. HITZAURREA

 

VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK

 

VIII. DOINUAK

 



III. TXAPELKETAREN EGITURAZ / Bertsolariek eginiko lanak


5.- BERTSOLARIEK EGINIKO LANAK

Kanporaketetan eta hurrenkera honetan:

- 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
- 8ko txikian ofiziotan 4na bertso
- Bakarka:
+hasierako puntua emanda 2 bertso 8ko txikian
+bertso amaierako errima emanda bertso bat 8ko nagusian
- 10ko txikian ofiziotan 3na bertso
- kartzelako lana:
+3na bertso kantatzeko gaia, neurri eta doinu librean
(bi gai paratu ziren hiruna papeletan errepikatuta bakoitza. Bertsolari bakoitzak bat berezi zuen kantatzeko)

Finalaurreetan eta hurrenkera honetan:

- 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
- 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
- Bakarka:
+hasierako puntua emanda 2 bertso 8ko txikian
+azken-aurreko puntua emanda bertso bat 10ko haundian
- 10ko txikian ofiziotan 3na bertso
- 6 puntuakoan (aizak hi multil mainontzi... edo horren neurri berekoa) ofiziotan 3na bertso
- kartzelako lana:
+3na bertso kantatzeko gaia, neurri eta doinu librean
(bi gai paratu ziren hiruna papeletan errepikatuta bakoitza. Bertsolari bakoitzak bat berezi zuen kantatzeko)

Finalean eta hurrenkera honetan:

Goizez (13 bertso)

- 8ko nagusian ofiziotan 4na bertso
- Bakarka:
+hitz bat eman eta horren esanahia azaldu definitu edo deskribatu (hitza bera aipatu gabe), bertso bat 10ko txikian
+lehen puntua emanda bertso bat 8ko txikian
+hitz bat gaitzat emanda bertso bat 9ko txikian
- 6 puntukoan (aizak hi mutil mainontzi... edo antzekoa) ofiziotan 3na bertso
-
Bakarka:
+3na bertso kantatzeko gaia, neurri eta doinu librean

Arratsaldez (13 bertso)

- 10ko txikian edo nagusian ofiziotan 3na bertso (neurria bertsolariek hautatu zuten) elkarrizketa edo egoera jakin baten gaineko garapena
- 8ko txikian ofiziotan 4na bertso
- "Iparragirre abila dela..." doinuan ofiziotan 3na bertso
- Kartzelako lana:
+3na bertso kantatzeko gaia, neurri eta doinu librean
(bi gai ipini ziren hiruna papeletan, errepikatuta bakoitza. Bertsolari bakoitzak bat apartatu zuen kantatzeko)