|
Lujanbio
KARTZELAKO GAIA: Bihotzeko aldizkari batek bostehun milioi
eskaini dizkizu zure abentura pertsonalak kontatzearen truke.
Jarri izango dizu nahikoa buruhauste.
Neurria:
Zazpi puntukoa
Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz
Rebista merke horiek badute
Euskadin nahiko entzute,
ustekabean neri zirikan
jo eta ke dihardute!
Esaten dute "bihotz hautsin bat
izango dezu bai zuk'e".
Ez nuen askorik uste
izaterik hainbat suerte! (bis)
Abizena're salduko nuke
nik bostehun milioiren truke!
Silveirarekin erromantze bat
denek sinistuko dute. (bis)
Beraz Silveira hartu behar det
nik nere aldamenean,
gorputzez ere ez al gaude ba
biok aldarte onean?
Ta jada nago argazkilari
bati deitzeko planean;
hasi dedila lanean,
hala hobe gehienean. (bis)
Ta argazki bat aterako det
mingainea mingainean,
komon batean biok biluzik
baskula baten gainean. (bis)
Modak ez dio inoiz egiten
gure buruei mesede,
baina eragina izaten dute
eta asko daude grabe.
Beraz eskemak aldaraztea
izango da askoz hobe;
Xabier ta ni parez pare,
igurtziz gure goi ta behe. (bis)
Pasarelako modelo horiek
modaz pasatuta daude,
aldarrikapen bat eingo degu
gure mitxelinen alde. (bis)
20-21-21-21-21,5-21-21,5
= 147,5
|