Bertsolari Txapelketa Nagusia 1997

 

I. ESKER ONEZ

 

II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA

 

III. TXAPELKETAREN EGITURAZ

 

IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK

 

V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK

 

VI. HITZAURREA

 

VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK

1. AZKEN-LAURDENAK

TOLOSA

ARAMAIO

HENDAIA

ONDARROA

Saioa

Bertso hautaketa

-Hasierako agurra

-Binaka 8ko handia

-Binaka 8ko txikia

-Bakarka

-Binaka 10eko txikia

-Kartzelako lana

-Bukaerako agurra

IRUÑEA

GETXO

ZARAUTZ

2. FINALAURREAK

BERA

IGORRE

BEASAIN

3. FINALA

GOIZEKO SAIOA

ARRATSALDEKO SAIOA

 

VIII. DOINUAK

 


Artza - Mendiluze

GAIA: Oso ohitura desberdinak dituzten bi txofer zarete. Zuk, Joseba, auto-stopeko jendea hartu egiten duzu; Aitorrek, ostera, ez du inor hartzen.

Neurria: 8ko nag. (ofiziotan)
Doinua: Txoriak eta txoriburuak

Artza
Bi txofer gara, gure artean
desberdintasun itzela;
nire iritziz zure aukera
egiz ere da txepela.
Autoestopistak hartzen ditut nik
beste zenbaitek bezela,
eta horrela pentsa dezaket
pertsona hobea naizela. (bis)

Mendiluze
Errepidea betea dago
arrisku latz eta kaltez,
ta horregatik ez naiz ariko
ni kotxea jendez betez.
Ona zerala erakutsi nahi
ta zabiltza borondatez,
ni lagunekin gutxi fio naiz,
ezezagunekin batez. (bis)

Artza
Ezezagunak etsai bezala
zergatik hartu mutiko?
Erabaki bat hartu zenuen,
behin hartu eta betiko.
"Zu konbentzitzen alferrik nabil"
hori diot nerekiko,
borondaterik ez duen bati
eskatzen ez naiz hasiko. (bis)

Mendiluze
Eta hasiko bazina ere
alferrik litzake kasik,
neure aldetik eskatu ezean
gelditu ninteke pozik;
baina nik ez det inor juzgatzen
aukera bat eman ezik,
nik ez det esan txarrak direnik
izan daitezkeela baizik. (bis)

Artza
Ta onak ere izan daitezke,
gainera modu berean;
egia esan prejuizioak
daude zure barrenean.
Gerora ere segiko dugu
bakoitzak bere bidean,
zoriontsuak izan gaitezen
zu zeurean, ni neurean. (bis)

Mendiluze
Ni kontu eske ez naiz hasiko
beste inorren etxera,
horrexegatik segi zazu zuk
orain arteko antzera.
Nik lehen ez nuen inor hartzen ta
ez det hartuko atzera;
Ondarrun topo egingo degu
iristen baldin bazera. (bis)

Artza: 19-18-18,5-17,5-18,5-19-17,5 = 128
Mendiluze: 20-19-19,5-21-19,5-19,5-20,5 =139

J.R.Elortza - Arzallus

GAIA: Zu, Jose Ramon, baserritarra zaitugu. Zure baserria monumentu historiko izendatuta dago. Berritzeko asmotan joan zara Diputaziora eta Jexux diputatuak ez dagoela berritzerik esan dizu.

Neurria: 8ko nag. (ofiziotan)
Doinua: Balentin berriotxoarena

J.R.Elortza
Bere zutabe horiek diote
baserria zein zaharra den,
bostehun urte pasa ta gero
pipiak jota hor-hemen;
erabaki bat hartu beharra
daukagu beraz lehenbailehen;
hori berritu nahi nuke, aizu,
behera erori baino lehen. (bis)

Arzallus
Bakoitzak bere asmoak hemen
behar baititu agertu,
behien kakatik urrundutzeko
orain zaude oso gertu;
zer egin leiken bakoitzak berak
nola behar dun neurtu,
monumentu bat agroturismo
ezin liteke bihurtu. (bis)

J.R.Elortza
Zure arrazoi hori nik ez det
behar dan bezela jaten,
monumentua polita dela
hor ari zera esaten,
bainan berritzen hasi behar naiz
gogo onetik bat-baten;
horrek polita izanagatik
dirurik ez du ematen. (bis)

Arzallus
Dirurik ez ta, etxe zaharrari
egin nahi dio adio!
Baina inbidiak bizitza hontan
denerako ez du balio;
etorkizuna aztertu zazu
orain serio-serio,
eta zerorri jarriko zaitut
etxe hortan funtzionario. (bis)

J.R.Elortza
Behiekin jai dut, txekorrak berdin,
nago erabat etsita,
ta aldatzea komeni zaigu,
hala nago iritzita.
Nere baserri hori nahiz izan
bikaina eta polita,
Europan ezin gintezke sartu
iraganean bizita. (bis)

Arzallus
Baina Europa ere guretzat
ez da inola mundua,
aztertu zazu zeure bidea
ta bizitzeko ordua;
lasai-lasai hor pasa dezazun
udara eta negua,
Guggenheim bezin beharrezko da
izanaren testigua. (bis)

J.R.Elortza: 18-19-17-16,5,17-18-19 =124,5
Arzallus: 18-20,5-19-19-18,5-19-19,5 = 133,5