Bertsolari Txapelketa Nagusia 1997

 

I. ESKER ONEZ

 

II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA

 

III. TXAPELKETAREN EGITURAZ

 

IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK

 

V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK

 

VI. HITZAURREA

 

VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK

1. AZKEN-LAURDENAK

TOLOSA

ARAMAIO

HENDAIA

ONDARROA

IRUÑEA

GETXO

ZARAUTZ

2. FINALAURREAK

BERA

IGORRE

Saioa

Bertso hautaketa

-Hasierako agurra

-Binaka 8ko handia

-Bakarka

-Binaka 10eko txikia

-Binaka 6ko motza

-Kartzelako lana

-Bukaerako agurra

BEASAIN

3. FINALA

GOIZEKO SAIOA

ARRATSALDEKO SAIOA

 

VIII. DOINUAK

 

Murua

Lehen puntua jarrita

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

Mandaluniz
Goseaz mintzo gara
janari artean,

Murua
ia ulertu ezinik
ahoa betean;
tontotzen ari gera
gehiegi jatean,
eta goseak hiltzen
geure etxeko atean.

6-6-6-6,5-6,5-6-7 = 44

S.Lizaso

Lehen puntua jarrita

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

Mandaluniz
Hirugarren mundua
hain dago aparte,


S.Lizaso
ta guk sentimenturik
ez daukagu bate;
gu gabe haien nahirik
ez liteke bete,
anai gerala baina
ez ditugu maite.

7,5-7-7-7-6-6,5-7,5 = 48,5

I.Elortza

Lehen puntua jarrita

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

Mandaluniz
Zabor artean ito
behar dugu laster,


I.Elortza
kontsumismoa eta
anbizioei esker;
dena zakarrontzia
eskuin eta ezker!
Ezin gara ohartu
gabiltzala oker.

6,5-7-7,5-7-6,5-6-6,5 = 47


Mandaluniz
Ni santua naiz eta
pekataria zu,

I.Elortza

denok horrela gabiltz
arrazoi daukazu;
besteak salatzeko
denok gara maisu,
baina atzamar horiek
prakan sar itzazu.

7-5,5-6-6-7-6,5-6 = 44

I.Elortza

Azken aurreko puntua emanda

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

Zuen gustoko izatea da
gure desio bakarra,
baina batzutan irteten zaigu
bastante saio kaxkarra.
Lehen puntua jarri dit honek,
hortik entzun dut marmarra;
nahiz ta sarritan mingarria den
egia entzun beharra,

neuk be badakit ta esan lasai
izan dela bertso txarra. (bis)

7,5-6,5-6,5-6-7-6,5-6,5 = 46,5

Mendiluze

Lehen puntua jarrita

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

Mandaluniz
Joan bagoaz baina
al dakigu nora?

Mendiluze
Ezetz erantzutea
hobe izango da.
Bidea aukeratzen
hainbeste denbora!
Ta azkenean ez gera
helduko inora.

7,5-7-7,5-7-7,5-7-8 = 51,5

U.Agirre

Azken aurreko puntua emanda

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

Bake bidea aipatua du
batek lehengo esanean;
jende ugari ari da gogor
era hortako lanean.
Hamaika zepo ta zakandilla
bada denbora joanean!
Harri koxkorrak aurkitu arren
eguneroko bidean,

helmuga ere iritsi ohi da
gogoa jartzen denean. (bis)

7-7-6-7-7,5-6-7 = 47,5