|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
I. ESKER ONEZ
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN
HISTORIA TTIPIA
III. TXAPELKETAREN
EGITURAZ
IV. BERTSOLARI
PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO
IRIZPIDEAK
VI. HITZAURREA
VII. TXAPELKETAKO
BERTSO HAUTATUAK
1. AZKEN-LAURDENAK
TOLOSA
ARAMAIO
HENDAIA
ONDARROA
IRUÑEA
GETXO
ZARAUTZ
2. FINALAURREAK
BERA
IGORRE
BEASAIN
Saioa
Bertso hautaketa
-Hasierako agurra
-Binaka 8ko txikia
-Bakarka
-Binaka 10eko txikia
-Kartzelako lana
-Bukaerako agurra
3. FINALA
GOIZEKO SAIOA
ARRATSALDEKO SAIOA
VIII. DOINUAK
|
|
Sarriegi
Azken
aurreko puntua emanda
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Gogoan daukat ez dula aspaldi
Informatika
fakultatean
itxi dira zenbait ate,
gose greba bat egin baitute
ta arrazoia daukate;
presoen gaia gainean dugu,
hautsi behar da zenbait kate.
Malkoak eta poza ez daude
elkarrengandik aparte,
baina malkoak gehiago dira
etxera ekarri arte. (bis)
7,5-7-6,5-7-6,5-7-7
= 48,5
|
|
Mendizabal
Lehen
puntua jarrita
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I
Azkune
Amodioak sarri
loa galerazi,
Mendizabal
hala ta guztiz ere
pena du merezi;
berak du hainbat indar
ta hainbat fantasi,
maitasunikan gabe
ezin leike bizi.
7-6,5-8-8-8-7-7
= 51,5
Azken aurreko puntua emanda
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Inguruneak
jasan ohi ditu
galtzeko hainbeste zori;
horra Leizaran ta horra Itoitz,
badago hainbat istori.
Proiektu on bat badago orain
ta datorkigu denori;
ez gaitezela harri berean
behin eta berriz erori!
Arrisku hortan ikusten baitet
Lareoko asmo hori. (bis)
7-7,5-6,5-7-7,5-6,5-7
= 49
|
|
O.Enbeita
Lehen
puntua jarrita
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I
Azkune
Presoak urrutian,
gose greba hemen,
O.Enbeita
munduan baitaukagu
horrenbeste zeken;
nola eskubideak
hain galduta dauden,
neurriak hartu behar
ditugu lehenbailehen.
6,5-6,5-6,5-6-6-7-6,5
= 45
Azken aurreko puntua emanda
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Hainbat
gerreruk ni konkistatzen
atera dute ezpata;
laudoriotan jausi ohi dira
eta azkenean kaka!
Ezin onartu hainbat pelmada
ta gero kristoren lata;
miresle asko ditudan arren
nik maite dudana falta,
gauero daukat ohe ondoan
horren hutsune galanta! (bis)
6,5-6-6-7-6-6,5-5,5
= 43,5
|
|
Sorozabal
Lehen
puntua jarrita
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I
Azkune
Nun da Lazkao-Txiki,
ez da hemen ageri?
Sorozabal
Kantatu nahi nioke
bertso bat berari;
zeru aldetik dago
gaur begira guri,
isildu, ia bera
hasten den kantari.
7,5-7-6-7,5-7,5-7,5-7
= 50
|
|
Irazu
Lehen
puntua jarrita
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I
Azkune
Jende asko ari da
loteria hartzen,
Irazu
baina saltsa horietan
neroni ez naiz sartzen;
mila duroko asko
horretan gastatzen,
ta Egoarritan ez da
xoxikan tokatzen.
6-6-5,5-7-6-6-7
= 43,5
Azken aurreko puntua emanda
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Gogoan daukat ez dula aspaldi
Majinat bertso kantatu zaizka
gailur zoragarri horri,
egunsentitan ta inularretan
eguzki printzetan gorri;
muturra xutik ez zera gero
errespetokua jarri!
Hainbat ahalegin eta ametsen
lekuko zera Aizkorri;
gu zuregana ez goaz eta
zu guregana etorri. (bis)
7,5-7-7-7-8-7,5-8
= 52
|
|