|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
I. ESKER ONEZ
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN
HISTORIA TTIPIA
III. TXAPELKETAREN
EGITURAZ
IV. BERTSOLARI
PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO
IRIZPIDEAK
VI. HITZAURREA
VII. TXAPELKETAKO
BERTSO HAUTATUAK
1. AZKEN-LAURDENAK
TOLOSA
ARAMAIO
HENDAIA
ONDARROA
IRUÑEA
GETXO
ZARAUTZ
2. FINALAURREAK
BERA
IGORRE
BEASAIN
3. FINALA
Saioa
GOIZEKO SAIOA
Bertso hautaketa
-Hasierako agurra
-Binaka 8ko handia
-Bakarka
-Binaka 6ko motza
-Bakarka gaia emanda
-Bukaerako agurra
ARRATSALDEKO SAIOA
VIII. DOINUAK
|
|
S.Lizaso
Hasierako
agurra
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
Egunon denoi, hastera doa
hitz neurtu ta rima dantza;
"zer pasako da?" hau da haseran
denok daukagun zalantza;
nahiz eta batek dadukan hemen
faboritoaren antza,
ikusirikan zaletu batzuk
nigan duten konfiantza,
etsiak jota netorren baina
berpiztu zait esperantza. (bis)
|
|
Irazu
Hasierako
agurra
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Atzo Retegik eta Titinek
lehia bizirako gogoz,
denok hunkitu ginduen pozik
txapa gain-gaineko jokoz;
apustulari bat baino gehio
hilzorian bihotzekoz.
Gaurkuan ere atzoko bera
errepikatzeko asmoz,
zaharrak nagusi baina gaztiak
egurra ematera gatoz. (bis)
|
|
Egaña
Hasierako
agurra
Neurria:
8ko nag.
Doinua: Herri txikien negu gordina
Ez da bakarrik Belodromoko
jendetza honen dizdira,
bertsolaritza aurrera doa
emakumeen harira;
laroeita biko txapelketari
jarri gaitezen begira,
orduan gaitzat hartzen genitun
ta orain eurak gai dira.
|
|
Iturriaga
Hasierako
agurra
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Gogoan daukat ez dula aspaldi
Hitzaren kirol nazionala
omen da bertsolaritza;
hitza da gure lehengaia ta
elkar jostea langintza.
Hitzezkoa ta nazionala zan
mahaikideen eskaintza,
ta erantzuna dute zigorra
eta ziega zulo hitsa;
hitza lapurtu dieteneri
eman diezaiegun hitza. (bis)
|
|
Lujanbio
Hasierako
agurra
Neurria:
Bederatziko txikia
Doinua: Betroiarena
Horrenbeste amestu
gendun finalera,
hementxen gaude beraz
iritsi gera;
egunkarietako
titular karrera,
normala ta absurdoa
da biak batera;
gazteen tankera,
besteen kantakera,
neska bat gainera,
ta total bai zera!
Hemen denok daukagu
dardar bat bera. (bis)
|
|
Maia
Hasierako
agurra
Neurria:
Bederatziko haundia
Doinua: Nere gorputza dardarka daukat
Ahoa daukat bihotzean da
bihotza daukat ahoan,
txiki garaiko nere amets bat
egiz ikusitakoan.
Beraz hor nago, lagun bateri
esan nion azaroan:
"aizak Hilario" erdi brometan
"aurten bai Belodromoan";
irratiz ere ezin entzunda
preso haukate kanpoan;
kartzeletako zuloan,
jende gehiago dago han;
kriseilu bat dut txiki-txikia
jarria bihotz ondoan,
Euskal Herriko presoak eta
senide denak gogoan.
|
|
Mendizabal
Hasierako
agurra
Neurria:
10eko nag.
Doinua: Abiatu da bere bidean
Abiatu da bere bidean
azken txanparen gurdia,
orain hasi ta iluntzera arte
dago kilometro pila;
zuek eta gu guztiok gatoz
asmo berdintsuen bila:
historiaren memorirako
egun hau gerta dadila,
Belodromo hau dagoen bezain
haundi eta borobila. (bis)
|
|
A.Lopategi
Hasierako
agurra
Neurria:
Bederatziko txikia
Doinua: Betroiarena
Lehendabizi egunon,
entzule ondradu;
gaurko giroa dago
guztion kargu.
Txapelketa gorantza
doa graduz gradu;
jadanik finala ere
hementxe daukagu;
txapela helburu,
etorri gara gu,
denok buruz buru
eta egon seguru:
gaur daukagun guztia
emango dugu. (bis)
|
|