|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
I. ESKER ONEZ
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN
HISTORIA TTIPIA
III. TXAPELKETAREN
EGITURAZ
IV. BERTSOLARI
PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO
IRIZPIDEAK
VI. HITZAURREA
VII. TXAPELKETAKO
BERTSO HAUTATUAK
1. AZKEN-LAURDENAK
TOLOSA
ARAMAIO
HENDAIA
ONDARROA
IRUÑEA
GETXO
ZARAUTZ
2. FINALAURREAK
BERA
IGORRE
BEASAIN
3. FINALA
Saioa
GOIZEKO SAIOA
Bertso hautaketa
-Hasierako agurra
-Binaka 8ko handia
-Bakarka
-Binaka 6ko motza
-Bakarka gaia emanda
-Bukaerako agurra
ARRATSALDEKO SAIOA
VIII. DOINUAK
|
|
Irazu
- Egaña
GAIA:
Zu, Irazu, ama, pozik izan zara orain arte Egaña, alaba,
garaiz etxeratzen zelako. Gaur, egunsentian etxeratu da eta alaba
da oso pozik datorrena.
Neurria:
Sei puntukoa (ofiziotan)
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi (behartua)
Irazu
Hau nik zenbat maite deten!
Baina gaur barruak jaten;
zure irriak nere tristura
eragin du aurten.
Hamarrak aldera irten,
goizaldean buelta, kirten;
desberdin baino biok ai gera
gaupasak egiten. (bis)
Egaña
Galdua lo ordu batzu,
ama mintzo da indartsu;
ni bitartean dantzalekutan
ibili jo ta su!
Halare amatxo aizu:
hainbeste maite banauzu,
ni hola ikusiz zerorrek ere
poz hartu behar duzu. (bis)
Irazu
Leheno etxean isila
ta piztu da neskatila,
lagun koadrila eta parranda
daukazu hurbila.
Parrandan zer iskanbila!
Hara eraman mobila,
ta gau osoa pasatuko det
alabaren bila. (bis)
Egaña
Ni zorionez betea,
takoi eta eskotea;
askatasuna hola hartzea
zeuretzat kaltea.
Hau señorita eitea,
ene amatxo maitea!
Nahio al zendun zure alaba
tuntuna izatea? (bis)
Irazu
Lehenago errita pranko,
makal antxeko zalako,
orain poztu da ta ama ere
alaitu beharko.
Urduri ta zenbat malko!
Zu berriz parrandan bapo!
Biharko zita egin dezagun
gosaritarako. (bis)
Egaña
Hau, hori eta halako,
badut aitzakia pranko,
etxera lagun hor izan ditut
bi mutiko guapo.
Gorputza ez daukat bapo,
logureti bezain plako.
Aizu, mesedez, deitu zaidazu
bazkaritarako. (bis)
|
Irazu:
20-18,5-16-18,5-19-19,5-20,5 = 132
Egaña: 23-22-22,5-21-21,5-21,5-23 = 154, 5
|
Iturriaga
- S.Lizaso
GAIA:
Zuen aspaldiko ametsa beteaz Kuban zaudeten bi lagun zarete. Zuk,
Unai, herri honekin liluratuta, bertan gelditzea erabaki duzu;
Sebastian, berriz, etxera itzultzeko irrikitan dago.
Neurria:
Sei puntukoa (ofiziotan)
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi (behartua)
Iturriaga
Dolarrekin bete-bete,
makina bat travel-txeke!
Ta ze sorpresa hartu dudan nik
hemen derrepente!
Bertan geratu nahi nuke,
herri hau baitut nik maite;
ez naiz joango Fidelek bere
bizarra moztu arte. (bis)
S.Lizaso
Ametsa genduen lehendik,
bete degu zuk eta nik;
bilatu degu gauza politik
eta zorionik!
Bertan gelditzeko planik,
ez dadukat zuk esanik;
puru batzuek erosi eta
banoa hemendik. (bis)
Iturriaga
Hemen ez da falta ronik,
ezta ere puru onik,
baina ni hemen geratuko naiz,
baina lujo barik;
ez da falta irudirik,
ez eta gogo bizirik,
diruan faltan alaitasuna
aurkitu baitut nik. (bis)
S.Lizaso
Zertan hartu hainbat neke,
ni konbentzitzen jo ta ke!
Alferrik zabiltz, geldi gaitezen
gauza horren eske.
Euskal Herritik aparte,
nik pozikan ez dut maite;
haruz joanda biak batera
izan genitzazke. (bis)
Iturriaga
Ezetz dio eztarriak,
ez dira une larriak;
nik maite ditut Kuba hontako
zuri ta gorriak.
Aberri eta herriak,
balantza baten jarriak,
zer ikasia badu Kubatik
gaur Euskal Herriak! (bis)
S.Lizaso
Misiolari antzera,
arazoa konpontzera
ez gera etorri; bide hortatik
zu zer ari zera?
Banoa hegazkinera
eta ondoren etxera;
hurrengo urtean itzuliko naiz
zu bisitatzera. (bis)
|
Iturriaga:
19,5-18,5-20-20,5-20,5-21,5-20,5 =141
S.Lizaso: 19-21-20,5-22-22-20-23 = 147,5
|
Maia
- Mendizabal
GAIA:
Zuk, Jon, aita, gogor hartu duzu gaur Mikel semea; zure haserrealdiaren
ondoren, semeak pasiloan pintada haundi bat egin du protesta gisa.
Neurria:
Sei puntukoa (ofiziotan)
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi (behartua)
Maia
Ez ote zaigu inporta
heziketaren porrota?
Gure etxean gertatzen dira
hainbat gauza mota.
Semea dator mokoka,
ez natzaio joango joka,
berak bakarrik asmatu baitu
pasilo-borroka. (bis)
Mendizabal
Hitz gogor asko esana,
errita frango emana;
espraiarekin margotua det
pasilua dana.
Orain dator zuregana,
bikoitza izango den zama:
hasarreak dun nekea eta
garbitzeko lana. (bis)
Maia
Ezin dut ezer kritika
ta badut nere logika,
aita-semeek izaten dute
mila ika-mika!
Baina pentsatzen jarrita,
hemen nahi dut aldarrika:
adierazpen askatasuna
etxetik hasita! (bis)
Mendizabal
Zu zaude malaletxean,
ta nik mina bihotzean;
edozertara ausartzen gera
hola berotzean.
Ez naiz gelditu atzean,
beldurtiaren antzean,
kalean degun estrategia
ona da etxean. (bis)
Maia
Ez da diskurtso herrena!
Badaukazu ahalmena.
Nere semea txikia baina
ekintzaz zuzena.
Ematen diot baimena,
egiteko nahi duena,
aita polizi izango balitz
ezingo lukeena. (bis)
Mendizabal
Hola naiz ahalegindua,
lehenago zeunden mindua,
baina pixka bat baretu zaigu
giro sumindua;
buka zaizu agindua,
ta ni nago hurbildua;
bion artean garbi dezagun
biok zikindua. (bis)
|
Maia: 20,5-20-19,5-21,5-22-21-22
=146,5
Mendizabal: 21-21,5-20,5-22-22-21-21,5 =149,5
|
A.Lopategi
- Lujanbio
GAIA:
Rock talde bateko kidea zaitugu zu, Aritz. Urte batzuk badira
entsaioetarako lokala eskatu zenutela, eta erantzunik jaso ez
duzuenez, talde osoa, zuen tresna guztiekin udaletxeko batzar
aretora sartu zarete; Maialen dugu alkatea.
Neurria: Sei puntukoa (ofiziotan)
Doinua: Aizak hi mutil mainontzi (behartua)
A.Lopategi
Hertzainakoen antzera
gabiltza gora ta behera,
baina lokalik gabe gaude ta
hau gure ibilera!
Hona etortzean eskera,
beti egin duzue atzera,
ta udaletxeko plenora gatoz
hementxe jotzera. (bis)
Lujanbio
Rocka omen dago modan
azkenaldiko denboran,
baina talde hau behintzat ez dabil
txukun ta ganoran.
Gitarrarekin aproban,
ondo jotzeko nahiko lan;
igoal txoko bat utziko diet
musika-eskolan. (bis)
A.Lopategi
Hauxe da gure bizitza,
rock and rollean gabiltza,
munduan zehar ikusten diran
beste askoren gisa.
Zuk eman diguzu hitza,
musika gelan eskaintza,
baina ez gara hitzez fiatzen,
emaiguzu giltza. (bis)
Lujanbio
Musika hori entzutian
bateriaren kolpian,
ezinegona barnean eta
pena bekokian.
Musika-eskola joatian,
saiatu gogo betian,
baina txokoa uzten dizuet
klaseen trukian. (bis)
A.Lopategi
Beraz ein dugu tratua,
ez da izango bekatua;
gure aldetik badugu orain
nola saiatua.
Musika gela gertua
duzuenez onartua,
zuen omenez emango dugu
lehen kontziertua. (bis)
Lujanbio
Idearikan gabean,
hementxe dauzkat parean,
eta musika ez dute utziko
maila dotorean.
Nahiz jardun eginahalean,
elektrika magalean,
baietz bukatu guztiek banda
munizipalean! (bis)
|
A.Lopategi:
22-19,5-21-21-21-21,5-19,5 = 145,5
Lujanbio: 19,5-19-21-19-19,5-19,5-20,5 =138
|