|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
1997
II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA
IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK
V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK
VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK
2. Txapelketan erabili diren doinuen zerrenda 3. Doinu berrien pentagramak eta fitxak
|
BERTSO DOINUAK J.
Dorronsoro Hemen duzu, bertsozale hori, txapelketa honetan erabili diren bertso doinuen zerrenda, neurriaren arabera sailkaturik. Doinu bakoitza zenbat ariketa desberdinetan kantatu duten adierazten dute izenaren ondoan datozen zenbakiek. Aurreko txapelketei buruzko liburuetan ere, antzeko doinu zerrendak argitaratu ditugunez gero, ez da zaila elkarrekin erkatu eta alderatzea, horrela ikus ahal izateko txapelketaz txapelketa, ze gorabehera izan dituzten bertsolariek doinu kontu honetan. Edozein moduz ere, hiru datu behintzat argi nabarmendu zaizkigu oraingo hau aurrekoekin alderatuz gero; zortziko txikian aurrekoetan baino doinu gutxiago erabili dituztela, neurri berezikoak aldiz, behin ere baino gehiago, eta hirugarren berezitasuna ; bertsozale gehienok jabetu ginen eran, doinu berrien urritasuna. Txikian galdu dena berezietan irabazi da, eta hartara, neurrietarako aukera gero eta oparoagoa da. Doinu
berrien gorabeherak nola joan diren urtez urte aldatzen ikusteko, grafiko
hau lagungarri gerta dakiguke agian, bertan txapelketa bakoitzera zenbat
doinu berri ekarri diren adierazten baita.
Honetaz gain, berrikuntzak alde batera utzita, doinu klasikoen jarraipenari buruz aipamentxo bat besterik ez nuke nahi egin, garaian garaiko joera eta moden gainetik, beti indarrean darraiten horietako batez, Pello Mari Otañoren bertsoz ezagutzen dugun Mutil koxkor bat itsuaurreko edo Limosnatxo bat izenekoaz, alegia. Garai batean, lurraldeotan behintzat, ez zen beste doinurik hamarreko handian baina orain, beste asko ugaldu diren arren, bera da txapelketa guztietan behin ere hutsegin gabe entzun dena, eta gaur ere ugariena bertsolarien eztarrietan, 24 ariketa desberdinetaraino helduaz. Beste muturreko aipamena eginez aldiz, bada beste doinu bat, hau ere Pello Mariren bertsoz jantzia, hamarreko txikian bakarra Basarri-Uztapideren garaietan, Lagundurikan denoi izenekoa, baina doinu sentikor hau, hiru aldaki desberdinetan osasuntsu ibilitakoa, hiruretan ere aspaldi eòori zen txapelketen zerrendetatik. Era honetako kasu gehiago ere topa ahal izango dituzu agian. Denak ezin dira erabili eta aukera egin behar, ez da besterik. Gaur beste batzuek hartu dute adibidez garai bateko Hamaika aldiz edo Beti penetan, Aranora joan ziran, Loreak udan intza bezela edo beste askoren lekua. Askotan esan dugun eran, joera eta modak agintzen du honetan ere besterik gabe, baina ona da zaharretik eta berritik aukera zabala eskura izatea, bai horixe! Zerrenda hauetan izendaturik datozen doinu guzti hauei buruzko informazioa, Doinutegian aurki dezakezu, baina 1993ko Txapelketa Nagusian eta 1995ko Gipuzkoakoan plazaratutako doinu berriei buruzkoa nahi izanez gero, hauei dagozkien liburuetan jaso beharko duzu halabeharrez. Bertso
eta doinu, musika eta hitza batera sortzen dituen arte herrikoi honek,
tradizioa eta berrikuntza ongi uztartuz etorkizun bide zabala ari digu
prestatzen.
|