Bertsolari Txapelketa Nagusia 1997

 

I. ESKER ONEZ

 

II. TXAPELKETA NAGUSIAREN HISTORIA TTIPIA

 

III. TXAPELKETAREN EGITURAZ

 

IV. BERTSOLARI PARTEHARTZAILEAK

 

V. BERTSOA EPAITZEKO IRIZPIDEAK

 

VI. HITZAURREA

 

VII. TXAPELKETAKO BERTSO HAUTATUAK

 

VIII. DOINUAK

1. Bertso doinuak.

2. Txapelketan erabili diren doinuen zerrenda

3. Doinu berrien pentagramak eta fitxak

 


VIII. DOINUAK / DOINU BERRIEN PENTAGRAMA ETA FITXAK / Juanito Dorronsoro


DOINU BERRIEN PENTAGRAMA ETA FITXAK


- BATZUTAN DA ARGIA:
Hamarreko txikia. Doinu hau Andoni Egañak finaleko goizeko saioan "burua" deskriba zezala eskatu ziotenean erabili zuen. Herri irratiak bertso emanaldietarako darabilen sintoia doinua jaso du Andonik. Kontakizuneko doinua hau tonu minorrean dago, etena 7/6 eta egituraz AB1AB2B2 da.

- HERRI TXIKIEN NEGU GORDINA:Zortziko handia. Zortzi aldiz erabili dute bertsolariek txapelketa honetan Juan Luis Lekunberri musikariak sortutako doinu hau. Bertsoz Joan Sarasuak Txetxeniako gerrilariei egindako bertsoaldiaren haserakoa da. Zozoak beleari izeneko liburuaren 148 orrialdean ikus dezakezu. Kontakizunekoa, tonu maiorrean, etena 5/5/5/3 darabil eta egituraz ABDE.

- ABIATU DA BERE BIDEAN:Hamarreko handia. Mendizabalek erabili zuen Donostiako saioetan lehen eta azken agurrerakoan Joseba Tapiak sortu eta Mikeli eskeinitako doinu hau. Kontakizunekoa, tonu maiorrean, etena 5/5/5/3 eta egituraz berriz AABDE.


- ESPERANTZIK GABEKO ZENBAIT:
Hamarreko handia. Mikel Urdangarin zornotzarrak sortu du doinua eta Iñaki Aurrekoetxearen bazkalosteko kafean izeneko bertsoz kaleratu. Oihane Enbeitak txapelketako Getxoko saioan bi agurrak kantatzerakoan erabili zuen. Amodiozko doinua, tonu maiorrean, etena 18/18 egiten du eta egituraz ABDE..

- PIZTI ARRUNTEN MODURA:Koplen saila. Mikel Urdangarinek asmatutako beste doinu hau ere Iñaki Aurrekoetxearen bertsoz plazaratu zen 1997ko Bertso egunean Donostian eta Aitor Sarriegik erabili zuen txapelketa honetan Zarauzko saioan agurra kantatzerakoan. Amodiozkoa, tonu maiorrean, etena 8/8/16 eta egituraz ABDE..


- HEMEN TXIRRINDULARIAK:
Neurri berdinekoa. Pata Negra musika taldearen "Era una noche de invierno" izeneko kanta doinu hau Jon Maiak ekarri zuen bertso mundura Donostiako arratsaldeko saioko agurrekoan. Kontakizunekoa, etena 16/16 darabil, tonu maiorrean eta egituraz AAAA.

- NAHIZ ETA BANUEN: Neurri berdinekoa. ETB.ko Benta Berri delako telesaileko kantua jaso du bertso munduak Aitor Sarriegik Beasaingo saioan azken agurra kantatuz. Irrizko doinu honek 6/6 egiten du etena, tonu maiorrekoa da eta A1A2BD egituraz osatua dago.


- GETXO ALDERA HELTZEKO DENOK:
Berezia. Joan Mari Narbaizak kantatu zuen Getxoko saioko azken agurrekoan bere lagun batek asmatutako doinu honetan. Kontakizunekoa, tonu maiorrean, etena berriz 10/8 eta 6/6 darabil eta egituraz ABDEAB osatua dago.