|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
I. ATARIKOA
(Inazio Mujika Iraola)
II. SAIOZ SAIO
1.
FINAL LAURDENAK
*DONIBANE-GARAZI
*LEGAZPI
*AMURRIO
*LESAKA
*ELORRIO
2.
FINALAURREKOAK
2.1.
Lehen itzulia
*ETXARRI-ARANAZ
*MARKINA-XEMEIN
*AZPEITIA
2.2.
Bigarren itzulia
*HENDAIA
*BILBO
*TOLOSA
3.
FINALA
Saioa
Kronika
3.1.
Goizeko saioa
3.2.
Arratsaldeko saioa
3.3.
Buruz burukoa
Bertso-hautaketa:
Binaka, Iparragirre
doinuan
Kartzelako lana
Azken puntuazioak
Bukaerako agurrak
Txapeldunaren agurra
III. KRITIKA
IV. IRITZIAK
V. DOINUAK
(Joanito Dorronsoro)
VI. ERANSKINAK
|
 |
| Argazkia:
Joantxo Egaña/Xenpelar Dok. Zentrua |
|
Lujanbio
Kartzelako
lana
Hitza-gaia:
Eskua. Bertso bat bederatziko txikian.
Neurria: bederatziko txikia
Doinua: Betroiarena
Langileek
lakar ta
pianistek fin-fin,
instrumentua joaz
bost hatz hoiekin.
Eskua eman leike
edo kendu berdin.
Sinbolizatu nahi det
nik herriarekin;
hemen hainbeste min
eta biziezin,
hainbat negar gordin,
behingoz buka dedin,
heldu eskutik eta
aurrera egin. (bis)
|
|
Lujanbio
Kartzelako
lana
Gaia:
Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso
duzu berak handik bidalitako postala. Hiru bertso, nahi duzun
neurri eta doinuan.
Neurria: Zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan (Habanera)
Kaixo
Maialen: zer moduz?
Oroimena daukat zugan,
presente zauzkadalako
nere mendi abenturan.
Zorionean gabiltza
mendiarekin loturan;
badakizu, beti gisa,
nahi ta ezinaren mugan.
Makaluko gailur horrek
gu jartzen gaitu liluran;
etzirako egongo gera
gailurrarekin joskuran.
Har zazu muxu bero bat,
jarri konfiantza gugan.
Zein bero zen muxua ta
nik zeinen hotz hartu dudan!
Negar
egin nahi dut baina
ez egitea hobe da,
malkoak jausiko dira
bestela postal gainera,
ta korritu ta borratu
hemengo muxu ta zera...
Intzirika hasi nahi baina
nijoa aguantatzera.
Imajinatu dezaket
kanpo-base hartan bera...
Bere ilusio ta amets
guzia juan da gainbehera,
ikurrinarekin juan nahi
zazpi milako batera,
ta orain Makalun dago
heriotzaren bandera.
Irratiak eman zuen
elur-jauzien abisu,
baina zuk ametsarekin
horrenbeste konpromisu
bazendun, ta holakotan
egoskor bat dirudizu;
aurrera segiko zendun,
beti egin dezu berdintsu.
Bizitzan ilusioa
herioren paradisu;
gero arte esaten ere
ez didazu utzi, aizu;
ta zuri azken hitz batzuk
esan nahiean naukazu,
karta bat egingo dizut,
akaso jasoko dezu.
|
|
|
|
|
|
|
|
Egaña
Argazkia: Joantxo Egaña/XDZ
|
|
Egaña
Kartzelako
lana
Hitza-gaia:
Eskua. Bertso bat bederatziko txikian.
Neurria: Bederatziko txikia
Doinua: Gaztalondo handian
Sarri ikusi dezu
atzamar erara,
alde hortatik ere
a ze bolada!
Hertsiko bagenuke,
indarran islada;
ukabil deitzen zaio,
nolako pasada!
Hemen lagun gara,
aitortzen dut hara,
ta Maialen jada
hor doa bertara:
gehien estimatzen dut
bosteko bada. (bis)
|
|
Egaña
Kartzelako
lana
Gaia:
Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso
duzu berak handik bidalitako postala. Hiru bertso, nahi duzun
neurri eta doinuan.
Neurria: Zazpi puntukoa
Doinua: Munduan libre bizi izatea
Hasera
baten jasan izan dut
halako negar krisia,
etsipena ta amorrua zen
sentimentu nagusia.
Himalaiako serac txar baten
gaiztakeri malizia;
nere zorion dosia
haundia edo poxia...
Ze pena dedan azkenaldian
laguna ez ikusia!
Orain postal hau izan dadila
zure oroipen bizia. (bis)
Postala
heldu da eta zu falta,
destinoa azkenean
etorri zaigu Himalaiatik,
gezi gisan zuzenean.
Zure postala nere eskutan
dardarka hasi denean,
nahiz pena izan barnean,
ez nengon etsipenean.
Barru-barruan gordeko zaitut
nere oroitzapenean,
leihora irten ta Ernio gaina
elurtuta dagonean. (bis)
Ze ederra den Himalaiako
haizearen zirimola!
Era hontako gairik ez nuen
espero hemen inola.
Jakin zazute hau Felixekin
ni neu bizia nagola;
hargatik bor-bor odola,
ia galdu dut kontrola.
Bertsozalea genuen hura
eta hau da parabola:
iruditzen zait Belodromoan
gure artean dagola. (bis)
|
|