|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
I. ATARIKOA
(Inazio Mujika Iraola)
II. SAIOZ SAIO
1.
FINAL LAURDENAK
*DONIBANE-GARAZI
*LEGAZPI
*AMURRIO
*LESAKA
*ELORRIO
2.
FINALAURREKOAK
2.1.
Lehen itzulia
*ETXARRI-ARANAZ
*MARKINA-XEMEIN
*AZPEITIA
2.2.
Bigarren itzulia
*HENDAIA
*BILBO
*TOLOSA
3.
FINALA
Saioa
Kronika
3.1.
Goizeko saioa
3.2.
Arratsaldeko saioa
3.3.
Buruz burukoa
Bertso-hautaketa:
Binaka, Iparragirre
doinuan
Kartzelako lana
Azken puntuazioak
Bukaerako agurrak
Txapeldunaren agurra
III. KRITIKA
IV. IRITZIAK
V. DOINUAK
(Joanito Dorronsoro)
VI. ERANSKINAK
|
Irazu
Bukaerako
agurra
Neurria:
Zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan (Habanera)
Mila
zorion Andoni,
ez daukak buru urria!
Ta neri eman didate
zortzigarrenan harria;
karrerilla hartzeko igual
leike mesedegarria,
lau urte barru behar det
punttu-punttuan jarria.
Aturritik Ebroraino
gaur zabaldu da irria;
bi hitzetan esateko:
benetan hunkigarria.
Belodromoa degu bai
gure biharko neurria:
sentituarazten eta
sentitzen duen herria.
|
I.
Elortza
Bukaerako
agurra
Neurria: Zortzi puntukoa
Doinua: Gure lurrean hedatua da
Ea
gai garen gaur gai zirenak
gaindi ditzagun lehenbailehen,
hilak ez baina falta direnak
hurrengoan hemen diren.
Orain arnas ta hasperen,
hartu dezagun atseden;
sufritu baino askoz gehiago
gozatu egin dut hemen.
Andoni eta Maialen,
mila zorion dena den,
ea bi mila eta bostean
berriz hemen batzen garen. (bis)
|
|
|
|
Lazkano
eta Iturriaga Argazkia: Joantxo Egaña/XDZ
|
Lazkano
(27)
Bukaerako
agurra
Neurria: 10eko handia
Doinua: Aita izena kanta beharrak
"Bertsolaria izan behar det"
sinistuak egun batez,
zortzi artistak luzitu dute
beren bertsoaren artez.
Adinez behera jetsi da baino
oso gora kalitatez;
zer gozatua herri zahar honi
ama hizkuntzaren bitartez!
Beste behin harro egon gintezke
gure euskaldun izatez. (bis)
|
Iturriaga
Bukaerako
agurra
Neurria:
12ko handia
Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak
Mila zorion zuri Andoni
zurikeriak utzita;
beste hainbeste zuri Maialen,
duzu ondo merezita.
Parka une hontan egiten badut
desegokia den zita:
bertso asko joan da gaurkoan gure
herria gaitzat jarrita;
bertsoz ta txaloz egin diogu
geure buruei kritika;
hitzok gogoan hartu ditzagun,
baina geugandik hasita.
|
Colina
Bukaerako
agurra
Neurria:
Zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan (Habanera)
Ametsekin
pasatako
marroirikan marroienak,
berso eskolan ezinez
igarotako orenak,
lagunek bizitakoak,
zein norbere bizipenak,
e-mail bidez jasotako
animorik goxoenak,
berso eskolako guztiak,
neure lagunik onenak,
gugan sinisten dutenak,
gu osatzen gaituztenak;
ez ditut denak gogoan,
oroitzen ditut gehienak;
honera ailegatzeko
beharrezko dira denak.
|
Maia
Bukaerako
agurra
Neurria:
Zortzi puntukoa
Doinua: Baserrian jaio nintzan (Habanera)
Mila
zorion Andoni
ta Maialen Lujanbiori,
miraria da leku hau
ez baldin bada erori.
Besarkada bat kartzelan
sartuta dauden deneri,
ta hainbeste sufritzen duten
neure etxeko bi neskeri;
baita ere neska horrengan
bidean datorrenari,
apur bat ta bihotzetik
Joanito Dorronsorori,
bertso eskoletan lanean
ari zeraten orori;
zuei eskerrak bizi da
herri hau bertso kantari.
|
Mendiluze
Bukaerako
agurra
Neurria: Sei puntukoa
Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz
Hasteko
noski Andoni ezin
zoriondu gabe laga;
gero eskertu zuek guztion
pazientzia ta patxada.
Finala zer zen lagunen bidez
ezagutzen nuen jada;
hainbeste lagun bertara
etorri gera ta, hara:
ez haserrerik, ez gogo txarrik,
hau plazerra, hau pasada!
Lagunek esan didaten baino
askoz haundiagoa da. (bis)
|
Lujanbio
Bukaerako
agurra
Neurria: 16ko handia
Doinua: Haizea dator iparraldetik
Mila
zorion zuri Andoni,
gehiago ezin zen eska,
txapela jarri duzu jokoan
ta berriz txapelaz buelta.
Ta zuei berriz ia zer esan?
Nago emozioz beteta;
zein betegarri, kariñoz bete,
zuen txaloen fereka!
Gu hemen egon gaitezen askok
lana egin du gordeta;
Lazkano gure patriarka haundia
aipatzen ezin naiz neka,
ta bertso eskolen bultzatzaileei
ohore eta arreta,
euren lanari esker ez balitz
gu ez geundeke hemen-ta.
|
|