Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001

 

I. ATARIKOA

(Inazio Mujika Iraola)

 

II. SAIOZ SAIO

1. FINAL LAURDENAK

*DONIBANE-GARAZI

*LEGAZPI

*AMURRIO

Saioa

Kronika

Bertso-hautaketa:

Hasierako agurra

Binaka, 8ko handian

Binaka, 8ko txikian

Bakarka, puntua emanda

Binaka, 10eko txikian

Kartzelako lana

Bukaerako agurra

*LESAKA

*ELORRIO

2. FINALAURREKOAK

2.1. Lehen itzulia

*ETXARRI-ARANAZ

*MARKINA-XEMEIN

*AZPEITIA

2.2. Bigarren itzulia

*HENDAIA

*BILBO

*TOLOSA

3. FINALA

3.1. Goizeko saioa

3.2. Arratsaldeko saioa

3.3. Buruz burukoa

 

III. KRITIKA

 

IV. IRITZIAK

 

V. DOINUAK

(Joanito Dorronsoro)

 

VI. ERANSKINAK

 

 


Jokin Sorozabal
Jokin Sorozabal Argazkilaria: Juantxo Egaņa/XDZ

 

Zelaia-Sorozabal

Gaia: Euroa datorrela eta, zuk Iñaki, bilobak, Jokin aitonari etxean gordeta dauzkan diru guztiak eskatu dizkiozu, eurotara aldatzeko. Launa bertso, zortziko txikian, Iñaki hasita.

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Nere senarrarekin

Zelaia
Euroaren garaia
iristen ari da,
ta biloba jarri da
geroai begira.
Aitona eman dirua,
tira, tira, tira,
zuregatik usteldu
egingo baitira! (bis)

Sorozabal
Etxean zulo bat det
horma bakoitzeko;
pezetak gordetzeko,
hori ez da kalteko.
Ez ditut aterako
zuri emateko;
Europan ez dituzte
hobeto gordeko! (bis)

Zelaia
Europa zer dan zuk zeuk
badakizu ondo;
teilatuan ez dute
primeran iraungo.
Zure bilobak ditu
ederki asko jango,
eta Europa aldera
ez dira juango. (bis)

Sorozabal
Ez dizkizut emango,
diot mila aldiz.
Ehun ta hirurogei pezta
euro bat da berriz;
emango nizkizuke
denak gusto haundiz,
multiplikazioa
alderantziz balitz. (bis)

Zelaia
Nere aitonak dauka
hainbeste umore,
teilatuan gordea
hamaika balore.
Zatiketa eginda
ez dago dotore;
hala ere gutxi da
zero baino hobe. (bis)

Sorozabal
Txiki-txikitatikan
egin nuen lana;
ederki kostata nik
egin det hau dana!
Eta igartzen dizut
zuk daukazun plana;
ni zaharra naiz baina
gaztea izana. (bis)


Zelaia
Lehenago etxe guztian
egin det aproba;
zahartutako gazteaz
ez nago gustora.
Ibili beharrean
zulotik zulora,
etxea botatzea
hobe izango da. (bis)

Sorozabal
Etxea botatzeko
egiten du plana;
hau aberastasuna
etxeak daukana!
Botatzen dutenian
lurreraino dana,
arkeologoentzat
izango da lana! (bis)