Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001

 

I. ATARIKOA

(Inazio Mujika Iraola)

 

II. SAIOZ SAIO

1. FINAL LAURDENAK

*DONIBANE-GARAZI

*LEGAZPI

*AMURRIO

Saioa

Kronika

Bertso-hautaketa:

Hasierako agurra

Binaka, 8ko handian

Binaka, 8ko txikian

Bakarka, puntua emanda

Binaka, 10eko txikian

Kartzelako lana

Bukaerako agurra

*LESAKA

*ELORRIO

2. FINALAURREKOAK

2.1. Lehen itzulia

*ETXARRI-ARANAZ

*MARKINA-XEMEIN

*AZPEITIA

2.2. Bigarren itzulia

*HENDAIA

*BILBO

*TOLOSA

3. FINALA

3.1. Goizeko saioa

3.2. Arratsaldeko saioa

3.3. Buruz burukoa

 

III. KRITIKA

 

IV. IRITZIAK

 

V. DOINUAK

(Joanito Dorronsoro)

 

VI. ERANSKINAK

 

 


 

Sorozabal

Kartzelako lana

Gaia: Igandero joan ohi zara mezetara, baita zintzo-zintzo bostehun pezetakoa bota ere zorrora, Elizaren beharretarako. Jakin duzu Elizak milioiak inbertitu dituela burtsan. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.


Neurria: 10eko handia
Doinua: Aita izena kanta beharrak


Nik igandero egin izan dut
eliza aldeko jira;
otoitz egin ta jaun hartu ere
lehengo ohituren harira;
bostehun pezeta edo gehiago
bota ere bai saskira.
Ta orain hoiek hasi omen dira
boltsa aldera begira;
hoien beharrak ta Euskaltelenak
berdinak izango dira. (bis)


Haserre biziz jarrita nago
ta zerbait esan nahi nuke:
lepoa moztu zieten haiek
bazuten hainbat bertute;
norbera pobre behar zuela
besteren laguntzen truke...
Itxura danez santujaleok
buelta emana digute;
pobreziaren legea hauek
alderantziz hartu dute. (bis)

Ni bezelako kristau xumeei
a ze ostiko itzela!
Zin dagizuet gehiago honuntz
etorriko ez naizela.
Kristok entzungo balu hau dena
ziur mugituko zela,
apaizei eta gotzai guztiei
emanaz zigor epela,
latigazoka tenplo hartara
sartu zenean bezela. (bis)