|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
I. ATARIKOA
(Inazio Mujika Iraola)
II. SAIOZ SAIO
1.
FINAL LAURDENAK
*DONIBANE-GARAZI
*LEGAZPI
*AMURRIO
*LESAKA
*ELORRIO
Saioa
Kronika
Bertso-hautaketa:
Hasierako agurra
Binaka, 8ko txikian
Bakarka, puntua emanda
Kartzelako lana
2.
FINALAURREKOAK
2.1.
Lehen itzulia
*ETXARRI-ARANAZ
*MARKINA-XEMEIN
*AZPEITIA
2.2.
Bigarren itzulia
*HENDAIA
*BILBO
*TOLOSA
3.
FINALA
3.1.
Goizeko saioa
3.2.
Arratsaldeko saioa
3.3.
Buruz burukoa
III. KRITIKA
IV. IRITZIAK
V. DOINUAK
(Joanito Dorronsoro)
VI. ERANSKINAK
|
|
Zerain
Kartzelako
lana
Gaia:
Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko
garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin
pasatzea erabaki duzu.
Neurria:
12ko handia
Doinua: Haizea dator ifarraldetik
Pailazoa
nun aitona eta
pailazoa aita zena,
eta nola ez nik ere hartu
pailazoaren izena!
Irriparren bat sortzea da guk
jasoa degun ordena,
eta horretan jarri ohi det nik
indarra eta kemena.
Hemen irrika utzia det ja
nik Euskal Herri gehiena;
orain urruti hartu behar det
nunbait nere atsedena.
Afganistango
paraje hori
ez litzateke hain txarra,
nagusi baita han gerratea,
nagusi bonben indarra.
Haurrak dabiltza hara ta hona
gurasoekin tirri-tarra,
eta bertatik ikusi nahi det
hain egoera zakarra.
Eta gainera neronek ere
daukat probatu beharra
nola lortzen dan benetan behar dun
umearen irriparra.
Herri
honetan badet ospea,
hemen badaukat nik sona;
irrati eta telebistetan
hainbat alditan egona.
Baina Afganistan aldean orain
dagona ez da gero broma!
Norbaitek junda egin behar du
horrelako lan sakona;
eta noizbait'e lortuko banu
haurtxo baten zoriona,
betiko hantxe geratuko da
pailazoa ta gizona.
|
|
I.
Muniategi
Kartzelako
lana
Gaia:
Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko
garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin
pasatzea erabaki duzu.
Neurria: Zazpi puntukoa
Doinua: Ligoi bizitza ez da izaten
Nire
herrian egiten dut nik
pailazo bezela lanik.
Derrepentean hona etortzeko
pozik egin nuen planik;
nire buruan ez zen falta ez
ez gogorik ez afanik.
Hona etorrita jadanik,
zera esan nahi nuke nik: (bis)
gure herria horren polita
eta alaia izanik,
ez nuen uste hemen jendea
hain triste biziko zenik. (bis)
Neure herrian egin ditudan
lan guzti horien truke,
nagusiek ta nire lagunek
honaino bidali naute.
Herri honetan pasa dituzte
gerran makina bat urte;
nahiz eta saiatu fuerte,
ez dute nahiko suerte. (bis)
Guzti-guztiei azaltzen diet
daukadan aina bertute;
gauza haundia ez dugu baina
pozarren txalotzen dute. (bis)
Zer gertatzen den azaldu nahi dut
hemen astiro-astiro,
inortxo ere ez baita bizi
ondo edo egokiro;
batek ez dauka alerik ere
ta bestea ere txiro.
Hona natorren aldiro
entzun dut hainbeste tiro... (bis)
Sondika aldean hegazkinera
pozarren behar naiz igo;
lankide batzuk alboan hartu
ta etorriko naiz berriro. (bis)
|
|
U.
Agirre
Kartzelako
lana
Gaia:
Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko
garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin
pasatzea erabaki duzu.
Neurria: Sei puntukoa
Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz
Oporrak hartu ditudanean
hasi da nere azaña;
urte osoan zirko batean
lan eginaren ordaina.
Afganistana joan nahi nuke,
hori lurralde bikaina!
Saiatu naiz, alajaina! (bis)
Hemengo umeei parre eragiten
gauza zaila degu baina,
irripar batek balioko du
hango guztienak aina. (bis)
Erdi gordean muga pasatu
ta etorri naiz propio;
taliban batek bilatu ezkero
banuke mila sesio!
Sudur gorria, zapata haundiak
ta hainbeste ilusio...
Ume txikiak sozio; (bis)
esaten diet: gure lurretaz
zuek ez zaitezte fio,
hango jendeak pozari ere
prezioa jartzen dio. (bis)
Zuek negarrez ikusi ezkero
banuke nahiko frakaso,
baina ahaleginak ondorio bat
ekarriko dit akaso.
Bizitza oso luzea dezute
ta animo hoiek jaso;
pozik eta gozo-gozo. (bis)
Zuen lurrean ibili beharra
arriskutsua zait oso;
nere buruan pentsatu banu
ordea ez nintzen pailazo. (bis)
|
|
Elizagoien
Kartzelako
lana
Gaia:
Pailazoa zara. Urte guztiko lanaren ondoren, oporrak hartzeko
garaia heldu zaizu. Zure oporraldia lurralde txiro bateko haurrekin
pasatzea erabaki duzu.
Neurria: 10eko handia
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Pailazoa naiz, herri osoak
oraintxe dezala jakin,
gazte-gaztetik nere lanari
gogor bainion nik ekin.
Euskal Herrian urte osoan
ni ibiltzen naiz haurrekin;
atzerrian'e ume guztiak
hemen dabiltza nerekin;
egia erran urte osoan
ez dut hainbeste lan egin. (bis)
Beti izan naiz ni pailazo bat
eta kategorikoa;
Euskal Herrian egina nuen
nere leku ta txokoa.
Urrutiraino etorri eta
hau ez al da poztekoa?
Haurtxo guztiak nere atzetik,
hori da hori gakoa!
Sakela ez dut askorik bete,
bainan bihotza nahikoa. (bis)
Herri hontara iritsi nintzen
hona turista moduan;
deskantsutxo bat egitea nun
besterik ez nun buruan.
Hainbeste ume irrifarreka
ikusten ditut onduan.
Orain lanean hasi naiz eta
hauxen dadukak asmuan:
egun batzutan etorri eta
gelditu urte osuan. (bis)
|
|