Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001

 

I. ATARIKOA

(Inazio Mujika Iraola)

 

II. SAIOZ SAIO

1. FINAL LAURDENAK

*DONIBANE-GARAZI

*LEGAZPI

*AMURRIO

*LESAKA

*ELORRIO

2. FINALAURREKOAK

2.1. Lehen itzulia

*ETXARRI-ARANAZ

Saioa

Kronika

Bertso-hautaketa:

Hasierako agurra

Binaka, 10eko handian

Binaka, 8ko txikian

Bakarka

Kartzelako lana

Bukaerako agurra

*MARKINA-XEMEIN

*AZPEITIA

2.2. Bigarren itzulia

*HENDAIA

*BILBO

*TOLOSA

3. FINALA

3.1. Goizeko saioa

3.2. Arratsaldeko saioa

3.3. Buruz burukoa

 

III. KRITIKA

 

IV. IRITZIAK

 

V. DOINUAK

(Joanito Dorronsoro)

 

VI. ERANSKINAK

 

 


Silveira
Silveira Argazkia: Juantxo Egaña/XDZ

Silveira

Kartzelako lana: gai baten inguruan hasierako puntuak emanda

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I

M. Taberna
Euskarak Nafarroan
oztopo gehiegi;


Silveira
bortziritarra naiz ta
kontaidazu neri!
Hala ere borrokan
behar dugu segi,
gure amets zaharra
egin dadin egi.


M. Taberna
Agintariak aurka
herritarrak alde;


Silveira
agintariak txoro
daude alafede!
Miguel Sanz egon arren
gorenaren pare,
izan gaitezen gure
buruaren jabe.


M. Taberna
Nork irabaziko du
gure sokatira?


Silveira
Ez dakit baina ezin
gara erretira.
Nahiz ta garamatzaten
gomaren erdira,
dakargun arrazoia
gure alderdira!

Sorozabal

Kartzelako lana: gai baten inguruan hasierako puntuak emanda

Neurria: 8ko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

M. Taberna
Euskarak Nafarroan
oztopo gehiegi;


Sorozabal
aurrera ezin eginik
hortxe dabil nagi;
lagundu behar diogu
guztiok berari,
bestela ezin baitu
bizirauten segi.


M. Taberna
Agintariak aurka
herritarrak alde;

Sorozabal
hala ta guztiz dabil
juxtu eta grabe;
euskara guk ez dugu
altxako debalde,
baina harek ez du iraungo
guk lagundu gabe.


M. Taberna
Nork irabaziko du
gure sokatira?

Sorozabal
Aspaldi hontan soka
tenkatzen ari da;
aldamenetik inor
ez jarri begira;
sartu ilaran eta
soka hortatik tira.

Silveira-A. Arzallus

Kartzelako lana: binaka gaia emanda

Gaia: Bizitzari buruz oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk, Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso, hamarreko ttikian, Xabier hasita.

Neurria: 10eko txikia
Doinua: Lagundurikan denoi I

Silveira
Biziak jartzen ditu
makina bat traba,
sufrimendua ezin
bazterrean laga.
Irain eta pozoiez
betetzen da aba (11),
ta lehen anai ginenak
gaur etsaiak gara;
zoriona nun dago
lurpean ez bada?

A. Arzallus
Dituzun uste hoiek
otoi erretira,
horrela ez baitzara
joango urrutira.
Zu beti hor zabiltza
zerura begira,
ta lurrera jeistea
sarri komeni da;
ametsak ere egi
bihurtzeko dira! (bis)

Silveira
Nahiz ta polita izan
zure erantzuna,
zerorrek badaukazu
erantzunkizuna.
Ametsa egi egin
zen beti nahi nuna,
baina ez da egoten
sekula urruna
ametsak zapuztuko
dizkizun laguna.

A. Arzallus
Nere izena ere
propio jarri zen,
esna ere ametsetan
maiz bainaiz aritzen.
Baina zu hasi zaite
neroni aditzen:
ez da inoiz iristen
ez dena abitzen,
bila joaten ez denak
ez baitu aurkitzen.

Silveira
Ni abiatu sarri,
abiatu nekez,
baina negarra aurkitu
irriaren partez.
Hizketan zabiltz baina
dena zure kaltez.
Apustu, lagun, laister
konturatu baietz!
Pixka bat helduago
zarenean Amets

A. Arzallus
Oraindik gazteegi
nauzu beharbada,
baina adina ez da
inoiz izan traba.
Zure ametsgaiztoak
bazterrera laga;
zerutik noiz jausiko
zai bazaude, hara,
zu zerura lehenago
iritsiko zara!

Lujanbio
Lujanbio Argazkilaria: Juantxo Egaña

Lujanbio-Irazu

Kartzelako lana: binaka gaia emanda

Gaia: Bizitzari buruz oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk, Maialen, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Jexux Marik uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso, hamarreko ttikian, Maialen hasita.

Neurria: 10eko txikia
Doinua: Lagundurikan denoi I

Lujanbio
Ametsa ke hutsa da,
alferrik zabiltza!
Beti biharkotan da
bizidunen ditxa.
Mintzen gaituzten gauzez
ezin gara mintza;
familian samina,
lagunarte hitsa...
Heriotzai itxoitea,
hori da bizitza.

Irazu
Ez malkorikan bota
zure bizitzari
ta egiozu kasu
behingoz bihotzari.
Zorionean gera
biok bertsolari;
mila lagun entzuten,
gu biok kantari;
egizko zoriona
ez ote da hori?

Lujanbio
Bizitzeko motibo
hain eskasa ez zen;
mila lagun ez dira
askotan juntatzen,
ta gu aritzen gera
eurentzat kantatzen,
nahiz tabladu gainean
ez geran kejatzen,
guk siniste'z deguna
entzuleei saltzen.

Irazu
Gurea hitz hutsa da
eta ez pentsua,
entzulea ulertzeko
berez ahaltsua;
dena detalleetan:
ze gauza goxua
benetan maite dezun
harexen muxua!
Horrek salba lezake
bizitza osua.

Lujanbio
Beraz zure maitasun
faltsuan mirabe,
hori al dezu zure
bizitzan zutabe?
Nik ere egin nahi nun
esperantzan jabe;
ateak zabal utzi
nitun parez pare,
beti beste batekin
egiten du alde.

Irazu
Bere errua al da
ihesi joatea?
Aska zazu bihotzak
dadukan katea;
zabaldu begiak ta
zabaldu atea;
beti negarrez zabiltz,
ohartu zaitea:
zure zoriona da
negar egitea.