|
A. Arzallus
Gai
baten inguruan hasierako puntuak emanda
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Xarmangarria zera I
M.
Taberna
Txapelketarik gabe
ezin gera egon,
A. Arzallus
bestela ez baitugu
hainbeste zorion;
ez al duzu ikusten
ni zer estu nagon?
Bakoitzak ahal duena,
besteak hor konpon!
M. Taberna
Lau urteren ondotik
berriz ere hemen,
A. Arzallus
hortan pentsatzen jarri
beharko lehenbailehen,
baina gaurkoa egin
beharko bederen;
bestela ez baitakit
zertarako gauden!
M. Taberna
Inor etorri al da
zu animatzera?
A.
Arzallus
Dexente heldu dira
betiko antzera;
begiratu ezazu
zineman atzera,
esku hutsik ez gera
joango etxera.
|