|
I.Elortza
- Elustondo
Puntuka
Gaia:
Puentin egiteko asmotan etorri zarete biok Ibarrako zubira. Une
honetan, zubitik behera begira zaudete. Zortziko txikian, puntuka,
zortzi bertso osatu arte, Igor hasita.
Neurria:
8ko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
I.
Elortza
Jentelmana naiz eta
lehenengo neska,
Elustondo
entierroakin hasi
dadin gure festa;
I. Elortza
egin zazu salto ta
ez egin protesta,
Elustondo
sokak eutsiko didan
da nik dudan kezka.
Elustondo
Hemen goian badaukat
bertigo galanta!
I. Elortza
Nik hartzen dizut bada
sanoaren planta;
Elustondo
behera joan nahi nuke
eta harrapaka;
I. Elortza
benga, ein zazu salto,
zubi txikia da-ta!
I.
Elortza
Zuk aproba egin ta
ni joango naiz gero,
Elustondo
zuloa egiterik
ez zazu espero;
I. Elortza
agian sokak dauka
etenen bat edo,
Elustondo
konprobatzeko orduan
nabil oso bero.
Elustondo
Sokak igual etena
badauka berekin,
I. Elortza
baina zuk lasai-lasai
jauziari ekin.
Elustondo
Hemendik botata nun
azaldu ez jakin;
I. Elortza
nik ez dut minik zure
kolpe sikuakin.
I. Elortza
Agian onena da
erretiratzea,
Elustondo
honaino etorri ta
nolako trantzea!
I. Elortza
Hobe genuen dena
lehendik pentsatzea,
Elustondo
edo parakaidas
on bat ekartzea.
Elustondo
Igor zu bota zaitez
itxarongo det-ta,
I. Elortza
ez naiz ni bihurtuko
zure marioneta;
Elustondo
begiratu ezazu
horko furgoneta,
I. Elortza
lehen ere aspertua
nago ni kolpeka!
I.
Elortza
Furgonetan sartzea
agian onena,
Elustondo
horrela joateko
munduan barrena.
I. Elortza
Ez naiz ausartu baina
hori ez da problema,
Elustondo
baina sokekin degu
halako dilema.
Elustondo
Furgoneta sartzeko
utz dezagun soka,
I. Elortza
hemen nago ni ere
zugaz loka-loka.
Elustondo
Keba, zu zaude bota
edota ez bota,
I. Elortza
goazen etxera baina
inori ez konta.
|