|
I.
Elortza
Kartzelako
lana
Gaia:
Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik
aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea. Hiru
bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.
Neurria:
Zazpi puntukoa
Doinua: Munduan libre bizi izatea
Alde
batetik begiratuta
ez da notizi zatarra,
baina zientziak ere behar du
bere atzetik oharra.
Ba ote dugu guk betirako
bizi izateko beharra?
Notiziak barra-barra,
bada nahiko zarraparra,
baina betiko bizitza ere
izan ahal da bizi txarra,
ta bizi ona eukitzea da
nik gura nukeen bakarra. (bis)
Kontaezina,
sinestezina
aurrerapenen ilada,
berri bitxi ta sinesgaitzekin
betea azken bolada.
Gizakia ustez gaur egun dugu
guztiaren ugazaba;
zientziaren abiada,
noraino heldu den, hara!
Baina niri hori ez zait inporta,
esana baitaukat jada:
zertan luzatu bizimodua
sufritzeko baldin bada? (bis)
Baina
hara zer lor dezaketen
buru batek ta esku bik,
"bizimodua luza liteke"
hor lagunak ohartu dit.
Nire ustetan horrek ez dauka
ez hankarik, ez bururik;
nire ahalmenak bildurik,
nik egina dut konturik
ta nahiago dut lehen bezelaxe,
halaxe uste baitut nik:
heriotzarik ez badaukagu
bizitzak ez du zentzurik. (bis)
|