Bertsolari Txapelketa Nagusia 2001

 

I. ATARIKOA

(Inazio Mujika Iraola)

 

II. SAIOZ SAIO

1. FINAL LAURDENAK

*DONIBANE-GARAZI

*LEGAZPI

*AMURRIO

*LESAKA

*ELORRIO

2. FINALAURREKOAK

2.1. Lehen itzulia

*ETXARRI-ARANAZ

*MARKINA-XEMEIN

*AZPEITIA

2.2. Bigarren itzulia

*HENDAIA

*BILBO

*TOLOSA

3. FINALA

Saioa

Kronika

3.1. Goizeko saioa

Bertso-hautaketa:

Hasierako agurra

Binaka, 8ko handian

Binaka, 8ko txikian

Bakarka, puntuak emanda

Binaka, 6ko motzean

Bakarka

Goizeko puntuazioak

3.2. Arratsaldeko saioa

3.3. Buruz burukoa

 

III. KRITIKA

 

IV. IRITZIAK

 

V. DOINUAK

(Joanito Dorronsoro)

 

VI. ERANSKINAK

 

 


Irazu

Hasierako agurra

Neurria: Berezia
Doinua: Iparragirre abila dela

Saioa umorez hasi nahi nuke,
lagunei adarra juaz:
Egaña igual etorriko zan
txapelerako asmuaz;
Lizaso eta biak,
bertso torre bikiak,
beren ke ta beren suaz...
bat bere kaxa erori da-ta
bestearen bila guaz. (bis)

Egaņa
Andoni Agaña Argazkia: Joantxo Egaña/XDZ

Egaña

Hasierako agurra

Neurria: Bederatzi puntukoa
Doinua: Banator bagatozela

Banator bagatozela
neroni eta txapela,
alperrik nator bestela.
Ia egoki betetzen dudan
tokatzen zaidan papela,
baina zer naiz ni tipo txikia,
zer naiz ni tipo txepela?
Nere burua ikus dezaket
birus bat banitz bezela,
ta susmoa dut beste zazpiak
gripearekin daudela;
ni behin betiko gainditzekotan
izerditu dezatela,
bila datozen piloto hoiek
preparatu ditezela.