|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
(Inazio Mujika Iraola)
|
V.
DOINUAk / BERTSO DOINUAK TXAPELKETAN / (Joanito Dorronsoro) Azalpenak Garaian
garaiko bertsogintzaren osasuna aztertzeko radiografia ona izan ohi da
txapelketa eta guk doinuei begirada bat emango diegu, aspalditxoko usadioa
jarraituz.
zaigu zenbat eta zeintzu diren gaur egun indarrean dabiltzanak, zein diren atseginenak bertsolarientzat, zein bazterrera geldituak, eta berdin sekula ibili gabeko doinu berriak Txapelketa
honek doinu arloan ekarri digunari buruz orokorrean esan genezake, aurrekoetan
nabaritu ziren joerek jarraipena izan dutela aurtengoan. 80ko hamarkadan
eman zen gorakada ikusgarriak, bai doinu berrikuntzan eta baita ugaritasunean
ere oro har apaldu edo beherako abiada daramala 90eko hamarkada ezkero,
zortziko txiki eta handietan behintzat. Horretarako azken txapelketetako
zenbaki hotzek adieraziko digute garbien doinuen dantza nondik nora dabilen.
Doinu arloan jazten joan ala Berezien atal hori gero eta apaltxo gehiagotan
zehaztea komeni zaigu eta hala dator sailkaturik azken bi txapelketetako
liburuetako zerrendetan, baina lauki honetan, ikuspegia argiago geldi
dadin, neurri luzekoen atala bakarrik atera dugu aparte, beste gainontzeko
guztiak berezien sailean sartuz. Hona hemen, bertsoak zein doinutan kantatu
ziren adierazten den bertso txapelketa nagusietako liburuetan aztertu
ondoren egin dugun laukia.
Santa Barbara zure bizitza izeneko doinua bi sailetan dator,8ko handian eta 10ekoan, bietan erabili baitute bertsolariek. Zer nahasketa da hau? galde dezake norbaitek. Saltarina da txepetxa eta izenekoa 10eko handien sailean ikusiko duzu orain baina 97 txapelketan 8koan ageri da. Ez da harritzekoa doinu bat luzatu ala moztu bere komenentzira egiten badu bertsolariak. Beste kasu bat: Haizea dator ifarraldetik 8ko handien sailean jaso genuen Doinutegian, baina, errepikapenak errepikapen, 6 puntura luzaturik ere erabili zuen Unai Iturriagak 97 txapelketan eta oraingoan ere 6 puntuko erabili zuten Aritz Zerain eta Nerea Elustondok baina 8 puntuko (16ko handi) gisan entzun diogu gusto askora behin eta berriro Maialen Lujanbiori. Andoni Egañak berriz bi doinurekin bat eginez, kopla doinuen saileko Ezkondu eta ezkongai eta hamarreko handiko Misiolari baten moduan izenekoak lotuaz agurtu gintuen Donostian goizeko saioaren hastapenean. Doinu eta beste baliabide guztiak, ondo egiten asmatu ezkero, artistaren eskura eta zerbitzura dauden bitarteko besterik ez direla esan nahi du horrek.Ez da besterik. Eta berrikuntzei buruz zer esango dugu ? Nobedade gutxi izan dugula aurtengoan zioten aho batez bertsozaleek. Eta halaxe izan da. Bi doinu aipagarri, propio gertakizun honetarako moldatuak: Igor Elortzak Gure lurrean hedatua da izenekoa belodromoan plazaratu ziguna eta Mikel Mendizabalen Izarraitz izenarekin delakoa, Azpeitian ¨frontoiratua¨. Baina berriaren esanahia pixka bat zabalduaz, hamahirurainoko sortatxo bat ikus dezakezu doinuen zerrenda horretan aparteko hizkiz idatzirik. Horregatik ipini ditugu 2/13 zenbakiak hor goiko laukian doinu berriei dagokion lekuan. Orain sortu berriak bi besterik ez baldin badira ere, azken txapelketatik hona bertsolariek handik edo hemendik eskuratu dituzten doinu berriak direla esan genezake nolabait hamahiruak ere, orain arte solfeoz idatzita argirik ikusi gabeak edo bertsolariek txapelketa nagusietan behintzat inoiz erabili gabekoak.Abagune garrantzitsuotan merezi dutelakoan, hor ikus ditzakezu doinu berrien ataltxoan solfeozko pentagrametan bakoitzari dagokion argibideekin. Hauxe da beraz aurtengoak doinu arloan eman diguna. |