|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
(Inazio Mujika Iraola)
|
V.
DOINUAk / BERTSO DOINUAK TXAPELKETAN / (Joanito Dorronsoro) Doinu Berriak Doinu berrien zerrenda ematerakoan, lehen esan bezala, zabal xamar hartu dugu berria hitza. Hamahiru hauetako bi, lehenbizikoa eta bigarrena, orain arte bertsolariek ez dituzte erabili baina, Bertso Doinutegian badatoz; lau, bost eta seigarrenak berriz aspalditxoan nahiko ezagunak dira bertso munduan baina oraindik solfeoz idatzirik agertu ez direnez, hemen doazkizu besteekin batera. Doinu bakoitzak berareki ditu dagozkion argibideak: (*) 1.-Eperrak
badititzu (8ko txikia). Ruben Santxezek Donibane Garazin agurrean.(Dorronsoro,
J. Bertso Doinutegia, I liburukia, 242 0rr.) Zortziko handia. Anje Duhalde kantariak sortu eta Elkar 355 eta Errobi Xoxoa diskoetan plazaratua. Amaia Agirrek erabili du Donibane Garaziko saioan agurra kantatzerakoan. Doinuari begira esan dezagun amodiozkoa dela, tonu maiorrean, etena 5/5/8 dabilela eta egituraz ABDBko hezurdura duela. 4.-Euskal herriko lur maite hartan I (10eko handia). Aitor Sarriegi eta Oihane Enbeitak Legazpian azken agurrekoan Hamarreko handia. Joan Mari Beltran musikari nafarrak sortu eta Txanbela 5 kasetean plazaratua. Xabier Euzkitzek 1988 urteko Bertso Egunean Otañori egindako omenaldian erabili zuen eta orain Aitor Sarriegi eta Oihane Enbeita baliatu dira Legazpiko saioan azken agurrekoan. Musika aldetik kontakizunezkoa dugu, tonu maiorrekoa, etena 18/18 darabil eta egituraz A1A2BBB2. 5.-Zure eskaerak egia esan (10eko handia). Estitxu Arozenak Elorrion bi aldiz agurrerakoan eta Amets Arzallusek HendaianHamarreko
handia. Manolo Arozenak sortu eta 1997ko Nafarroako txapelketan Zizur
Nagusiko saioan, kartzelako gaian, bertsolari berak plazaratua. Txapelketa
honetan Estitxu Arozenak Elorrioko saioan bi aldiz agurra kantatuz, eta
Amets Arazallusek Hendaian bakarkako ariketan erabili dute. Kontakizunezko
doinua, tonu minorrean, etena 5/5/4/4/ eta egituraz A1A2A3BDD. Lauko
handia. "Eibarko kopla zaharrak", Antxon Narbaizak jasoak, Ruper
Ordorikak Hiru Truku II izeneko kasetean plazaratu dituen eran; oso sartua
dago gaur doinu hau bertsolarien artean eta Txapelketa honetan Xabier
Silveirak erabili zuen Etxarri Aranazko saioan eta Sustrai Colinak Donostiako
finalean, biek azken agurrerakoan. Egituraz AB, tonu minorrean eta etena
10/8 dabil. Ikus nahi izan ezkero Bertso Doinutegia-n (III. liburukia,
1526 orr.) izen bereko beste doinua Eibarko kopla hauei buruzkoa. 8ko
handiko neurrian. Neurri
luzekoa, bederatzi puntukoa. Andoni Egañak bi doinu klasikoz osatuz
moldatu du doinua: Xenpelarren "Ezkondu eta ezkongai" (Kopla
doinuen sailekoa) eta Txirritaren "Misiolari baten moduan" izenekoa
(10eko handikoa). Lehen ere noizbait erabili duela uste dut eta belodromoan
goizeko agurrean erabili zuen. Kontakizunezkoa, tonu minorrean, etena
8/8/8/18/18.. eta egitura berriz ABDE...darrai. 8.-Gure lurrean hedatua da (Neurri luzekoa): Igor Elortzak Donostian kartzelako lanean eta azken agurrean. Neurri
luzekoa, zortzi puntukoa. Manu Chao,kantari internazionalistaren "El
Desaparecido" izeneko kantuaren moldaketa egin du Igor Elortzak,
eta Donostiako finaleko saioan kartzelako lanean eta azken agurrean erabili
zituen. Kontakizunezkoa, tonu minorrean, etena 8/8/18/
eta egituraz
ABD osaturiko doinua. Neurri
luzekoa, zortzi puntukoa. Xabier Letek sortu eta Lore bat zauri bat (HG-181)
eta Mikel Laboak (Xoxoa-146) kasetetan plazaratu zuen doinu hau. Hiru
neurritara erabili dute bertsolariek azken urteotan; 8ko handian Doinutegian
argitaratu genuen bezala, 6 puntu luzeko neurrian adibidez 1997 eta 01
txapelketa nagusietan, eta azkenik, hemen datorren erara, Maialen Lujanbiok
erabili du lau aldiz Etxarri Aranatz, Hendaia eta Donostiako saioetan.
Sentimenduzko doinua, tonu minorrean, etena 5/5/5/3 dabil eta egitura
A1A2 B1D1B2D2 osagaiz egina dago. 10.-Txikitatikan edukia dut (Neurri luzekoa). Xabier Silveirak Lesaka eta Etxarri Aranatzen neurri libreko ariketetan. Neurri
luzekoa, zazpi puntukoa. Xabier Silveirak Nafarroako 2001 txapelketako
finalean bakarkako ariketan plazaratu zuen bere doinu hau eta txapelketa
honetan berriro Lesakan eta Etxarri Aranazko saioetan erabili du neurri
libreko ariketetan. Doinu tragikoa, tonu minorrean, etena 5/5/5/3 dabil
eta egitura ABDE..atalez osatua dago. Koplen
sailekoa, sei puntukoa. Mikel Mendizabalek hala eskatuta, Joseba Tapia,
musikari trikitilari ezagunak "Haltzak ez du bihotzik" izeneko
doinu klasikoan oinarrituz sortu eta Mikelek Azpeitiko saioan plazaratu
zuen agurra kantatzean. Kontakizunezko doinua, tonu minorrean, etena 8/8/18,
eta egituraz ABDE zatiz osatua. 12.-Otamendi
da handiena (Neurri berdinekoa). Ruben Santxezezek Donibane Garazin
azken agurrean Neurri berdinekoa, sei puntu ditu. Karlos Puebla kubatarraren "Hasta siempre Comandante" izeneko kantu famatuan oinarritu da Ruben Sanchez bertsolaria. 2001 San Prudentzio sariketan agurra kantatzerakoan plazaratu zuen eta berak txapelketa honetan Donibane Garaziko saioan erabili zuen azken agurra kantatzerakoan. Irrizko doinua, tonu minorrean, etena 8/8/8/8 dabil eta egituraz AB osagaiz moldatua. 13.-Bazkaltzean gogoa neukan (Berezia). Jon Maiak Donostian arratsaldeko agurrean Neurri berezikoa, lau puntu ditu. "Ama Euskadi" izenekoa kantua, Etxahun Iruri zuberotarrak 1977an egin eta Mixel Achigar kantariak 1989ko kantu txapelketan grabaturik, Etxahun Iruri izenarekin Elkarlanean argitaletxeak plazaratutako konpakdiskotik jaso digu Jon Maiak doinua, belodromoan arratsaldeko agurrean erabiltzeko. Andereño bat ikusi nuen izeneko doinuaren antza badu. Kontakizunezko doinua, tonu maiorrean, etena 9/8 dabil eta AB1DB2 zatiz osatua.
|