|
Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001
(Inazio Mujika Iraola)
TO ARRAPOSTUAK (Karlos Aizpurua)
GAIAK ERE BADU IKUTUTAKOAN NABARMEN GERATZEN DEN ALDEA (Rufino Iraola)
FINALEKO MATAZAN (Joxerra Garzia)
(Joanito Dorronsoro)
|
III.KRITIKA / GAIAK ERE BADU IKUTUTAKOAN NABARMEN GERATZEN DEN ALDEA (Rufino Iraola) Gauza asko dira garrantzitsuak bertsolaritzan; gaia dugu horietako bat. Gaia da, aldi berean, bertsoaren ibilbidea eta jomuga. Gaiari heltzeko eraren eta garatzeko moduaren baitan dago, hein handian, bertso-saioaren izatea. Gaiari heltzeko moduak erruz baldintzatzen du bertsolariaren diskurtsoa edo kontakizuna. Gaia garatzeko erak adieraziko digu berbaldiaren orijinaltasun maila. Gaiaren trataerak azalduko digu, sarri askotan, bertsolaria publikoarengana iristen ari den ala ez; bertsoa entzuleari eragiten ari den ala ez, eta beste anitz gauza gehiago. Hala ere, malgutasun handia dago gaia enfokatzeko garaian, nola bertsolarien aldetik hala epaimahaikoen partetik. Bat-bateko bertsoen epaiketarako arauak izeneko txostenak hauxe dio "Gaiari dagozkion irizpideak" ataleko lehen puntuan: "Gaiak logika baten barruan eskaintzen dituen bide guztiak dira onargarri".
Zer
esan nahi ote nuen konparazio ahul horrekin? Gaiak ia-ia enfoke guztiak
onartzen dituela. Ez, ordea, guztiak, eta enfoke batzuk beste batzuk baino
askozaz egokiagoak dira. Gaiaren enfokean asmatzea bertsoaren erdia kontrolatuta
edukitzea da. Besterik gabe, jo dezagun adibide praktikoetara, polit askoak baditugu eta. Etxarri-Aranazko saiotik ekingo diogu. Honela dio, esate baterako, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazurentzako gaiak: "Bizitzari buruz oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk, Maialen, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Jexux Marik uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso, hamarreko ttikian, Maialen hasita." Maialen hasten da. Modurik zabalenean, markorik orokorrenean eta filosfikoenean kokatzen du gaia: Ametsa
ke hutsa da, Irazuk, aldiz, ipin dakizkiokeen hesi eta mugarik estuenean finkatzen du, zoriona bertsolari izatearekin loturik. Ez dugu esango gaia absurdoraino eraman duenik, baina bai formula edo ikuspegi guztiz murriztailea darabilela:
Ez malkorikan bota Bertso-saio horretan bada gauza gehiago ere komentatzeko modukoa. Adibidez, Irazu nola dabilen punta batetik bestera, hemen ikutu eta han jo, eta Maialen, berriz, Irazuri erantzun nahian, hark ipinitako konpasean dantzatzen. Hurrengo
puntua topikoen erabilpenari buruzkoa da. Agian, polemika piztu lezake,
nire asmoa eta gogoa hori ez badira ere. Honela dio txostenak: "Topikoen
gehiegizko erabilera ez da ontzat joko". Hurrengo adibidea ez ote
hor sartzen? Markina-Xemeinen, Aitor Sarriegi eta Aritz Lopategiri emandako
gaia ipiniko dugu lehenik: "Zuek, Aitor eta Aritz, bi gazte zarete,
herrigintzan lan asko egindakoak. Orain, bioi funtzionario izateko aukera
etorri zaizue. Zuk, Aitor, aukeraz baliatzea pentsatu duzu. Aritzi ez
zaio burutik pasatu ere egiten hori. Hiruna bertso, hamarreko handian,
Aitor hasita." A
ze zalantza daukagun orain Garbi
dago Aznar aipatzeak publikoarengan eragina izango duela. Beraz, izan
liteke ondo pentsatutako estrategia, baina oso nekeza da topikoan ez erortzea.
Gainera, Aznarrentzat aritu gabe ere izan daiteke bat funtzionario. Begiztatu
dituzu Jendeak
jakin beza Testuinguruari buruzko aipamenak ditugu oraingoan. Beti bezala txostenera joko dugu. 2.7. atalean hauxe dio, besteak beste: "...ez dira txartzat joko entzulei, giroari nahiz gaiari buruzko erreferentzia erretorikoak". Markina-Xemeingo saioan bada adibide aipagarri bat. Aritz Lopategi eta Unai Agirre honako gai honen harira ari dira kantuan: "Zu, Aritz, hamar urteko mutikoa zara, eta Unai ama. Gaur eguerdian, amak bazkaltzeko bainak jarri dizkizu. Ez dituzu jan. Afaltzeko, eguerdian jan ez dituzunak atera dizkizu berriro. Launa bertso, zortziko txikian, Aritz hasita." Amatxo,
badaukazu Goian ezarri dugun bertso hori Lopategiren bigarrena da. Zertaz ari ote da Gernikako bertsolaria? Unai Iturriagak egun hartan bertan, Igor Elortzarekin 10eko handian egindako saioaren erreferentzia da. Hona, Lopategirena testuingurualizatze aldera, Iturriaga eta Elortzaren gaia eta Unairen bertsoa: "Zu, Igor, hamabi urteko haurra zara, eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama, Igor. Gaur, Unai, aita, emazte batekin etorri da etxera "gurekin biziko da" esanez. Hiruna bertso, hamarreko handian, Igor hasita." Luto
guztiak hostoak legez Ikusi dugunez, Lopategiren bertsoa ulertu ahal izateko, testuingurua errekuperatu behar izan dugu. Zenbat jenderi ihes egin ote zion bertso horrek? Ez dakit, baina saio bat aurren samarren eta bestea azken aldera zela kontutan harturik, agian bati baino gehiagori. Beraz, zilegi izango da, baina arriskutsua ere bai. Nire bigarren eta azken galdera hauxe da. Errekurtso erraza zelako erabili zuen Aritzek ala, hain zuzen ere, argudioak indartzeko, berbaldiari izaera dialogikoa emanez? Gaiari lotzeko beste modu bat elkarrizketa sutsuan eta bizian murgiltzea da. Ikus dezagun Sustrai Colinak eta Arkaitz Goikoetxeak Azpeitian egindako saioa. Elkarrizketari hobeto igartzeko eta adibidea luzeegia suerta ez dadin, bertsoak soildu egingo ditugu, elkarrizketaren hariak ametitzen duen neurriraino. Aurrekoetan bezalaxe, jakin dezagun gaia: "Ama-alabak zarete. Sustrai alabaren ibilerak direla eta, Arkaitz ama kezkatuta dago. Asteburuetan, ohi bezala, dantzalekurako prestatzen ari zarela, Arkaitz amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela zurekin. Launa bertso, zortziko txikian, Sustrai hasita."
(...)
(...)
Gauetan ez baduzu
(...)
Txintxo ez bada ibiltzen "Egon
zaite etxean" Saio horretan elkarrizketak hain indar handia hartzen du, bati ahaztu egiten zaio gaia zein den ere. Elkarrizketa da aski bertsoak eman behar duen hori emateko, publikoarengana iristeko, hura irriz jartzeko, emozionatzeko... Hendaian gaude orain. Bertsolaritza, batez ere, dialektika eta argudiozko testuen alorra izan da; nolabait esateko, diskurtso teorikoarena. Baina kontakizuna ere ari da sartzen. Esku artean dut etsenplu garbi bat. Maialen Lujanbio da protagonista. Kartzelako lanerako hauxe izan zuen gaia, beste guztiek bezalaxe, Hendaian: "Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu mutil beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan." Hona hemen lehenengo bi bertsoak: Munduan
barna bidai batera Bera
Ammanen ezagutu nun Gaitik aterako balitz bezala ematen du momentu batean, baina kontakizunean ari da, istorio bat montatzen, eta uste dut ondo biltzen dela harira, eta osatzen duen istorioa ere, polita izateaz gain, aski sinesgarria da, nahiz eta gurasoenganako haserre edo oposizio hori nahiko ezkutuan geratzen den. Erregistro egokiaren kontua ere aipatzen da txostenean. Ahozkoaren eredu polita delako, Unai Iturriagaren bertso bat gogorarazi nahi nuke. Jadanik Bilbon gaude. Xabier Silveira zuen kantu-lagun. Hauxe zen gaia: "Lantegi handi bateko nagusia zara Unai, eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da, Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso, zortziko handian, Unai hasita." Sasimediku
bat niri agintzen, Esklamatibo
horiek guztiak horrela sartzeak badu meritua, badu sinesgarritasuna, elkarrizketa
interaktiboaren ezaugarriak dira, guztiz hizkera konatiboa darabil.
Nik gaizto paperean
(...)
(...) Gaiztoa
ta laguna, Adibide
txarra zen,
(
) (...)
Azpimarratu dugun esaldi horrek izugarrizko irriak eragin zituen. Berez
ez dirudi hain esaldi indartsua denik; baina Maiari kantatuta... Izan
ere Maiak, bakarka ari denean, habaneraren doinua hartzen du sarri, eta
oso mantso kantatzen du. Beraz, adar-jotze handiagorik... Bistan da testuinguruak
duela garrantzia. Gure
herrian Iñauteriak Niri, behintzat, ihes egitea iruditzen zait. Gertatzen dena da Igor Elortza erantzule ona dela eta ederki bideratu eta garatzen duela gaia: Bastoiarekin
ere ez da hain Berriro
ere Larrauldarra hartuko dut hizpide. Oraingoan, Arkaitz Goikoetxea du
lagun. Hauxe dute gaia: "Zu, Arkaitz, hirurogeita hamar urteko agurea,
gida-baimena berritzeko asmoz etorri zara Jexux Mari medikuarengana. Badaezbada,
urdaiazpikoa besapean hartuta etorri zara. Launa bertso, zortziko txikian,
Arkaitz hasita." |